(japonieraz: 棒: ぼう) bat pertika edo haga luze forma duen arma bat da, oro har, zurez eginikoa (haritza, banbua...) Modu batera edo bestera, kultura guztietan dago. Luzeran, pisuan, malgutasunean edo apaingarritasunean ezberdin daitezke. Bo armaren luzera estandarra, 180 zentimetrokoa da.

bat.

180 zentimetroko hagari buruz hitz egiteko erabiltzen den Bo hitza, Rokushakubo hitzaren laburdura bat da. Rokuk, japonieraz, sei esan nahi du, eta shaku hitza, antzina Japonian erabiltzen zen neurri bat da, mendebaldean, oinaren baliokidea, hau da, 30 zentimetro neurtzen duena. Azkenik, Bo hitzak bastoi esan nahi du. Eta, beraz, Rokushakubo hitzak, "sei shakuko bastoia" esan nahi du.

Boaren lehen erabilera kolpe bat emateko erabilitako indarra gehitzea da, borrokalariaren mugimendu inertzia eta palanka erabiliz. Boa, distantzia ertainetara dauden jopuntuetara heltzeko ere erabiltzen da.

Boaren erabilera erakusten duen arte martzial japoniarra, bojutsu deitzen da, Masakatsu Bo Jutsu eskolan, Morihei Ueshiba senseiak sortutakoa, Aikidoaren osagarri gisa praktikatzen den arren.

Hapkidoan, maila gorenetako tekniken artean (DAN) Boaren erabilera sartzen da, baita sablea eta jo izeneko bastoi motzarena ere

Boaren bertsio laburragoa, jo izena duena, arma bezala erabiltzen da, aikidoa, Jodoa eta Ninjutsu bezalako arte martzialetan.

Bo motak

Borik erabiliena eta ezagunena 180 zentimetrokoa den arren (rokushaku bōa) bojutsuan erabiltzen diren beste bastoi mota batzuk ere badaude

  • Rokushaku Bō: 180 zentimetrokoa
  • Yonshaku Bō: 130 zentimetrokoa
  • Sanshaku Bō: 100 zentimetrokoa
  • Shishin Bō: 15 zentimetrokoa
  • Nyoibo: 200 zentimetroko masta bider 5 hazbete
  • Daisharin: 250 zentimetrokoa muturretan gurpilak dituelarik
  • Nihiri Bō: 180 zentimetrokoa mutur bihurritu batekin.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.