Bly Komandantea
Bly Komandantea, Star Wars film sagako pertsonaia bat da. Bly Komandantea, 5052 zenbakidun klon soldaduaren ezizena zen, 162. legioaren komandantea zena. Aayla Secura jedia zerbitzatu zuen Felucia planetan. Gudu askotan, Deviss "izen"eko klon kapitain bat zegoen. Errepublika Galaktikoa meritu handiz zerbitzatuz, Bly Komandanteak berak igo zuen mailaz. Honela, Deviss izeneko kapitain hori, Deviss Komandantea izatera pasa zen.
Bly Komandantea | |
---|---|
Star Warsen unibertso hedatua | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | |
Datu biografikoak | |
Sexua | gizonezkoa |
Felucian, Sistema Independenteen Konfederakuntzaren armadaren aurka ausartki borrokatu ondoren eta BS609 komandante droidea tiro hilgarri batez hil ondoren, 66 agindua jaso zuen, zuzenean Palpatine enperadorearen eskutik, eta, inongo zalantzarik egin gabe, Aayla Secura jedia hiltzeko agindua eman zuen. 66 aginduaren ondoren, asaltu soldadu legio baten komandantea izatera pasa zen. Bere tropekin batera hil zen Heriotzaren Izarrak eztanda egin zuenean.