Blur
Blur 1989an Ingalaterrako Essex konderriko Colchester udalerrian sortutako britpop eta rock musika taldea da. Lehendabiziko osakideak Damon Albarn (ahotsa eta teklatua), Graham Coxon (gitarra eta ahots laguntzailea) nahiz Dave Rowntree (bateria) izan ziren. Alex James baxua joleak berehala egin zuen bat. Britpop mugimenduko ikurra, kritika zein salmenten aldetik 1990eko hamarkadako talderik arrakastatsuenetakoa izan zen, eta eragin handia izan zuen etortzekoak ziren taldeengan.
Blur | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Colchester, Essex Ingalaterra |
Musika mota | Britpop |
Urteak | 1989 - 2003 2009 - gaur egun arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Food Records Parlophone Virgin Records America |
Taldekideak | |
Damon Albarn Graham Coxon Alex James Dave Rowntree | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
www.blur.co.uk/ | |
Ingalaterrako poparen ildoan, The Kinks, The Small Faces, the Who, the Jam, Madness eta The Smiths dituzte erreferentzia. Britpop mugimenduaren buruan, estuegi lotu ziren taldea eta estiloa. Hamarkadaren bukaerako, berrasmatu zuten bere irudia, art pop rock taldea zela aldarrikatuta. Pavement edo R.E.M. gisako indie rocka bereganatuta, AEBetan arrakasta lortu zuten 1997an.
Graham Coxon sormen handieneko kideak taldea utzi zuen 2002an, Think Tank diskoaren grabaketa egunetan. Taldea, halere, ez zen desegin eta The Ververen Simon Tong gitarra-jotzaile ohia lagunduta 2003an bira egiteari eutsi zioten. Horrez geroztik, berriz, taldekideek bere kabuz jarraitzea hobetsi dute, eta Blur proiektua geldo dago.
Diskografia
- Leisure' - 1991ko abuztuaren 26
- Modern Life Is Rubbish - 1993ko maiatzaren 10
- Parklife - 1994ko apirilaren 25
- The Great Escape - 1995eko irailaren 11
- Blur - 1997ko otsailaren 10
- 13 - 1999ko martxoaren 15
- Think Tank - 2003ko maiatzaren 5
- The Magic Whip - 2015
- The Ballad of Darren - 2023