Blue Sky (filma)
Blue Sky 1994ko Tony Richardson ingeles zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Jessica Lange, Tommy Lee Jones, Powers Boothe, Carrie Snodgress, Amy Locane eta Chris O'Donnell aktoreek antzeztu zuten.
Blue Sky (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1994 |
Izenburua | Blue Sky |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Tony Richardson |
Antzezlea(k) | |
Jessica Lange Tommy Lee Jones Powers Boothe Carrie Snodgress Amy Locane Chris O'Donnell Mitchell Ryan Timothy Scott Dale Dye Timothy Bottoms Matt Battaglia Angela Paton Annie Ross (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Orion Pictures |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jack Nitzsche |
Argazki-zuzendaria | Steve Yaconelli (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Alabama |
Historia | |
Jasotako sariak | Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 67. Oscar Sariak |
Nominazioak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
1990ean filmatu zuten, eta 1991an amaituta zegoen filma, baina Orion Pictures ekoiztetxearen porrota zela eta, ez zuten estreinatu 1994 arte, Richardson zuzendaria hil baino hiru urte beranduago. Hala ere, kritikak harrera ona eman zion filmari eta Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Jessica Lange) irabazi zuen.
Argumentua
Hank Marshall ofizial oso aditua da AEBko ikerketa nuklearrean, baina arazo bat da bere buruzagientzako bi arrazoigatik. Lehenik, bere emazte Carlyren portaera nolabait aldakorra, izan ere, egokitzen zaien base bakoitzean eskandalua sortzen baitu; bigarrenik, bere zorroztasun nabarmena saio nuklearren segurtasunari dagokionez. Hankek bere egoera kolokan ikusten duenean, bere emaztearen maitasunak emango dio irtenbidea.
Aktoreak
- Tommy Lee Jones: Hank Marshall
- Jessica Lange: Carly Marshall
- Powers Boothe: Vince Johnson
- Carrie Snodgress: Vera Johnson
- Amy Locane: Alex Marshall
- Chris O'Donnell: Glenn Johnson
- Mitchell Ryan: Ray Stevens
- Dale Dye: Mike Anwalt koronela
- Timothy Scott: Ned Owens
- Annie Ross: Lydia
- Anna Klemp: Becky Marshall
- Gary Bullock: Vankay doktorea
- Anthony Rene Jones: helikoptero pilotua
- Jay H. Seidl: irlako soldadua
- David Bradford: soldadua
- Rene Rokk: Yves, NATOko ofizial frantsesa
- Matt Battaglia: NATOko soldadua
- Rod Masterson: kazetaria
Kanpo estekak
- Blue Sky filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)