Bleu d'Auvergne
Bleu d'Auvergne (okzitanieraz Blau d'Auvèrnhe) frantziar gazta urdina da, Auvernia eskualdekoan behi esne gordinarekin ekoizten delarik. Bleu d'Auvergne gazta ekoizten den eremua bi departamentuetan banatzen da: Puy-de-Dome eta Cantal, mugakide direnn Avairon, Corresa, Loira Garaia, Lot eta Lozèreko kantonamenduetara ere hedatzen da.
Bleu d'Auvergne | |
---|---|
Beste izendapenak | Blau d'Auvèrnhe, okzitanieraz |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Eskualdea | Auvernia |
Esnearen jatorria | Behia |
Pasteurizatua | Ez |
Egitura | Gazta urdina |
Gantz materia | %42-52a |
Neurriak | 35 cm |
Pisua | 2,5 kg |
Zahartze denbora | 2 hilabete |
Ziurtagiria | Jatorrizko Izendapena 1975 |
Ekoizpena
Antzina, gazta bolak eskualdeko harpetan utzi ohi ziren, hauetan piskanaka-piskanaka ontzen zirelarik. Gaur egun prozesua findu egin da, lauren bat aste irauten ditu eta leize fresko eta hezeetan gauzatzen da. 2003ko ekoizpena 6.434 tonatakoa izan zen.
Dastaketa
Zapore bizi eta aromatikoa duen gazta da, Auvergneko urdinak lur bolkanikoetan hazitako belarren zaporea du. Bere dastaketa garai onena uztailetik abuztura izaten da, baina apiriletik irailerako denboraldian ere zapore onekoa izaten da.
Bere oreak nolabaiteko zapore mikatza du, blaitua dagoen gatzak direla eta.
Kanpo estekak
- AOC d'Auvergne : le Bleu d'Auvergne (Auvergneko Gazten Elkartea) (Frantsesez)
- Bleu d'Auvergne gazta, jatorrizko izendapenadun gazten webgunean (Frantsesez)