Bled aintzira

Bled aintzira (eslovenieraz: Blejsko jezero, alemanez: Veldeser See) Bled hiriaren ondoan dagoen aintzira da. Herrialdeko tokirik turistikoenetakoa da.

Bled aintzira
Blejsko jezero
Datu orokorrak
Garaiera475 m
Motaaintzira, arkeologia-aztarnategi, Glaziar aintzira eta tectonic lake (en) Itzuli
Luzera2.120 m
Zabalera1.380 m
Azalera1,45 km²
Sakonera30,6 m
Geografia
Map
Koordenatuak46°21′52″N 14°05′41″E
MendikateaPokljuka (en) Itzuli
Antzinako herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
MarchKarniola
Mendizaletasuna

Geografia eta historia

Jatorri glaziarra eta tektonikoa duen aintzira endorreikoa da. Mendiz eta basoz inguraturik dago eta mendebaldean Zaka harana dauka. Ekialdeko ertzean kokatzen da Bled hiria. Juliotar Alpeetan kokaturik dago.

Bled uhartea

Aintziraren mendebaldean Bled uhartea (Blejski otok) dago. Uharte txikia da eta azalera guztia Jasokundeko Amabirjinaren elizak (Cerkev Marijinega vnebovzetja) hartzen du. Elizak XVII mendean hartu zuen gaur egungo itxura baina 1470 urteko fresko gotikoak ere kontserbatzen dira. 52 metrotako dorrea dauka eta 98 mailako eskailerak lotzen ditu uhartearen ertza eta eliza.

Arraunketa

2011 urtean Munduko arraunketa txapelketak antolatu ziren Bled aintziran, aurrez 1966, 1979 eta 1989an ere bertan jokatu ziren.

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.