Blas Sebastekoa

Blas Sebastekoa, kristauentzat san Blas (armenieraz: Սուրբ Վլասի, translit.: Surb Vlasi; grezieraz: Άγιος Βλάσιος, Agios Vlasios), Sebasteko (Sebastensis armenorum) mediku eta gotzain izan zen. Sebaste gaur egun Turkiako Sivas hiria da. Martirio sufritu zuen Lizinio enperadore erromatarraren garaian, IV. mendean. Blas eremutar gisa bizi izan zen Erciyes mendian; mendia apezpiku egoitza egin zuen.[1]

Blas Sebastekoa

Artzapezpiku katolikoa

300 -
apezpiku

Bizitza
JaiotzaSivas, III. mendea
Lehen hizkuntzagreziera
HeriotzaSivas, 316 ( urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Jarduerak
Jarduerakapaiza, medikua eta Anakoreta
Lan nabarmenak
Santutegia
Otsailaren 3, Blasiusmass (en) Itzuli eta Otsailaren 3
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Dubrovniken bandera San Blasen irudiarekin.

Gurtza

San Blasen aldeko gurtza hasieran Ekialdean zabaldu zen, geroago ere Mendebaldean. Erdi Aroan, bakarrik Erroman 35 eliza zeuden haren omenez. Erromako elizaren arabera San Blas hamalau santu laguntzailetariko bat da. Eliza Ortodoxoan, bestetik, santu anargiroren kategoria du: santu hauek beren faboreen truke ez dute ordainketarik onartzen.

Ikonografia

Elementu desberdinak dira bere ikurrak:

  • Zerri bat
  • Argizari gurutzatuak
  • Adarra
  • Mitra edo apezpikuen buruko apaingarria
  • Txarrantxa

Eguna

Santu honen eguna Mendebaldeko Elizan otsailaren 3an ospatzen da; Ekialdeko Elizan, aldiz, otsailaren 11an. Egun horren inguruan tradizio asko daude. Egun horretan hainbat gauza eramaten dira elizara, meza ostean bedeinkatzeko, kordoiak esaterako; hurrengo egunotan haiek jan edo erabili ondoren, San Blasek eztarriak babesten ditu urtean zehar. Opil batzuk ere egiten dira, sanblasopilak alegia.[2] San Blasen patronazgoa zera da:Eztarri gaixoen(faringea)eta otorringolaringologoena.[3][4]

Euskal herrietako patroia

Euskal Herrian debozio handia izan du Blas Sebastekoa eta herri askotako patroia da. Hona hemen batzuk:

Santua munduan

Mundu osoan baldin badaude bere omenezko elizak eta toki askotako patroia bada ere, bi leku aipatu behar dira bereziki:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.