Blarney harria

Blarney harria (ingelesez Blarney Stone eta irlanderaz Cloch na Blarnan), modu herrikoian Etorriaren harria ezizenez ezagutua, Irlandako hego-mendebaldeko Cork konderrian dagoen Blarneyko gazteluan kokatzen den harri urdin bloke bat da. Gaztelu hau Cork hiritik 8 bat kilometrotara dago.

Kondairaren arabera, harri hau musukatzen duen edozeinek etorriaren dohaina bereganatu ohi du. Harria, berez, 1446an gazteluaren Ohorezko Dorrean ezarri zen. Bestalde, kondaira honek berak dioenez Scone harriaren zati izan zen.

Iruditegia

Ikus gainera

Kanpo estekak

51.929091°N 8.570564°W / 51.929091; -8.570564
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.