Blanche Feillet-Hennebutte
Blanche Feillet-Hennebutte (Paris, 1815eko azaroaren 5a - Miarritze, 1886ko irailaren 15a) margolaria, marrazkilaria eta litografoa zen.[1][2][3][4][5]
Blanche Feillet-Hennebutte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1815eko azaroaren 5a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Biarritz, 1886ko irailaren 15a (70 urte) |
Familia | |
Aita | Pierre Jacques Feillet |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria eta litografoa |
Biografia
Blanche Feillet Hélène Pernotinen eta Pierre Jacques Feillet artistaren alaba zen.
Haren ahizpa Hélène bezala, Blanchek marrazkia eta pintura ikasi zituen aitarekin eta Pernotin aitonarekin. Familia hainbat urtez bizi izan zen Madrilen, 1834an, behin betiko Baionan bizitzen jarri baino lehen.
1844an, Blanche Feillet Charles Henry Firmin Hennebutte editorearekin ezkondu zen. Blanchek eta haren ahizpa Hélènek Charles Hennebuttek argitaratutako hainbat gida turistikoren irudiak egin zituzten.
1857an, Baionako marrazketa- eta pintura-eskolako zuzendaria izan zen Blanche.[6]
Lanak
Blanche Feilletek 1841eko Aretoan Vue d’un moulin près de Saint-Jean-Pied-de-Port (Errota baten ikuspegia, Donibane Garazitik hurbil) erakutsi zuen, eta, 1848an, Naufrage dans les rochers de Biarritz près de Bayonne (Hondoratzea Miarritzeko haitzetan, Baionatik hurbil) eta Vue de l’entrée de la Barre de Bayonne (Baionako barraren sarreraren ikuspegia).
Haren lanaren zatirik handiena marrazkian eta litografian oinarritzen da: Euskal Herriko ikuspegi asko egin zituen, eta, litografiara transkribatuta, bere senarrak argitaratutako gida turistikoak ilustratzeko.
Blanche Feilleten eta haren ahizpa Hélèneren marrazki eta irudi asko Baionako mediatekan eta Euskal Museoan gordetzen dira.
Erreferentziak
- «Hennebutte-Feillet, Blanche (1815-1886) - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
- «Blanche Hennebutte-Feillet-ren biografia» feillet.bilketa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
- (Gaztelaniaz) lazpiazu. «Las hermanas FEILLET — Museo Zumalakarregi Museoa» www.zumalakarregimuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
- (Frantsesez) «Biographie de Blanche Hennebutte-Feillet» feillet.bilketa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
- «Goienagusi: Las Hermanas Feillet pioneras de la pintura en la Euskal Herria por Mikel Alberdi» Goienagusi 2018-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-02).
- Feillet.bilketa.eus. .
Bibliografia
- Gilbert Desport, Répertoire des peintres et sculpteurs du Pays basque, Miarritze, Atlantica, 2005.
- Henri Jeanpierre, «Un peintre romantique bayonnais, Hélène Feillet», Bulletin de la Société des Sciences, Lettres et Arts de Bayonne, 1964, 105. zk.,187-216 orr.