Blanca de Silos
Blanca de Silos (Gasteiz, 1914ko abuztuaren 3a - Segovia, 2002ko irailaren 13a) arabar antzezlea izan zen.[1]
Blanca de Silos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Blanca de Silos |
Jaiotza | Gasteiz, 1914ko abuztuaren 3a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Segovia, 2002ko irailaren 13a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Bizitza
Blanca de Silos Errioxa kaleko 23. zenbakian jaio zen. Gazte-gaztetandik erakarri zuen Blanca antzerkiaren munduak, baina familiak ez zion hura onartu eta ez zion antzezle izaten uzten, harik eta gerra zibila bete-betean zegoela, Segovian, hara bidali baitzuten bere aita, auto sakramental batzuetan parte hartu ahal izan zuen arte. Halaxe hasi zen bikaina izango zen Blancaren antzezle karrera. Izan ere, Madrilgo Teatro Español eta María Guerrero antzokietan jo zuen gailurra, eta, horrez gainera, hainbat antzerki konpainiatan ere lan egin zuen, besteak beste, Lópe de Vegan.
Lanak
Debuta zineman Italian egin zuen, 1939. urtean, Frente de Madrid filmean, Edgar Nevilleren zuzendaritzapean. Hurrengo urtean, Manuel García Viñolésen Boda en Castilla dokumentalean, zeina Veneziako Zinemaldian saritu baitzuten, poema bat errezitatu zuen. 1941. urtean, Madrilen jadanik, José Buchsen “Flora y Mariana” filmean parte hartu zuen, Luis Marquinaren Su hermano y él filmean, zeinean Concha Catalá beste gasteiztar antzezlearekin batera lan egin zuen, eta Antonio Románen Escuadrilla filmean. 1942an Florián Reyren Eramos siete a la mesa lanean agertu zen. 1943an Antonio Románen Intriga eta La casa de la lluvia filmetan lan egin zuen, eta Jerónimo Mihuraren Castillo de naipes lanean. Lau urteko tarte baten ondoren, 1947. urtean azaldu zen berriz José Luis Sáenz de Herediaren Mariona Rebull filmean, eta Alejandro Perlaren El duende y el rey filmean. 1948. urtean Ladislao Vadjaren Sin uniforme lanean parte hartu zuen, eta Jerónimo Mihuraren En un rincón de España filmean. 1952an, Rafael Gil 50 años de Real Madrid filmean, ikusle papera egiten zuen, Fernando Fernán Gómez eta Fernando Sanchoren aldamenean.
Ordurako ia erabat utzia zeukan zinemako lana, eta 1959. urteko film batean baino ez zen agertu, Jack Pinoteauren produkzio frantses-espainolean, Darry Cowlen ondoan, Robinson et le triporteur izenekoan, zeina gaztelaniaz ¡Hola Robinson!, tituluarekin estreinatu baitzen, Alfredo Mayorekin, eta beste behin agertu zen gero pantailan, 1968an, Esteban Farréren Sábado en la playa lanean..[2][3]
Filmografia hautatua
- Raza (1942)
- Intriga (1942)
- Castillo de naipes (1943)
- La casa de la lluvia (1943)
- Orosia (1944)
- Mariona Rebull (1947)
Ohoreak
- 2022an Gasteizko Udalak bere izena jarri zion San Martineko ekitaldi-aretoa: “Blanca de Silos ekitaldi-aretoa”.[4]
Erreferentziak
- «Blanca de Silos,actriz» El País 2002/09/14.
- (1983). Álava en sus manos Gasteiz
- Manzanos Arreal, Paloma. (2001). Emakumeak Vitoria-Gasteizen mendeetan zehar. Vitoria-Gasteizko Udala ISBN 84-95577-21-6..
- Gasteizek aurrera jarraitzen du kale-izendegi berdinzaleagoa bat osatzeko konpromisoan, emakumeei 9 espazio gehiago eskainiz « Prentsa oharrak. (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).