Blanca Varela

Blanca Varela (Lima, 1926ko abuztuaren 10a - ib., 2009ko martxoaren 12a) perutar poeta izan zen.

Blanca Varela
Bizitza
JaiotzaLima, 1926ko abuztuaren 10a
Herrialdea Peru
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaLima, 2009ko martxoaren 12a (82 urte)
Familia
AmaSerafina Quinteras
Ezkontidea(k)Fernando de Szyszlo (en) Itzuli  (1949 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNational University of San Marcos (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, itzultzailea eta kazetaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaexistentialist literature (en) Itzuli
surrealismoa

Unibertsitatean, letretako ikasketak egiten ari zela, perutar idazle batzuk ezagutzeko aukera izan zuen: Jorge Eduardo Eielson, Sebastián Salazar Bondy, Javier Sologuren, etab. Haiekin batera "poeta puristak" -"poeta sozialak" taldetik bereizteko hala deituak taldea osatu zuen. Bestalde, César Moro, Emilio Adolfo Westphalen eta Manuel Moreno Jimeno poetek surrealismoaren tradizioa ezagutarazi zioten. 1949an Parisa joan zen, eta han bizi izan zen urteetan existentzialismoa eta gerra ondoko joera estetikoak ezagutu ahal izan zituen. Gero Mexikon bizi izan zen zenbait urtez, eta Peruko Ekonomia Kultura Funtseko zuzendari izan zen. Limako Oiga aldizkarian zinema-kritikako artikuluak idatzi zituen eta Amaru aldizkariko erredakzio-batzordeko kide izan zen. 1996an Txileko gobernuak Gabriela Mistral domina eman zion, kulturaren munduan egindako lanaren omenez. Presarik gabe idatzi baitu, hogeita hamairu urte zituela argitaratu zuen bere lehen poema-bilduma, Octavio Paz mexikar idazleak hartaratua: Este puerto existe (y otros poemas) (Portu hau existitzen da [eta beste zenbait poema]). Lehenengo haren ondoren Luz de día (1963, Eguneko argia), Valses y otras falsas confesiones (1972, Balsak eta beste zenbait aitorpen faltsu), Ejercicios materiales (1993, Ariketa materialak) eta El libro de barro (1993, Buztinezko liburua) etorri ziren. Bere poesiako gai nagusiak itsasoa, denbora eta margoa dira. Kritikariek, haren poesiaren ezaugarriak aztertzerakoan, asetzen ez duen errealitateari aurre egin nahia, egiaren bilaketa, ironia, hitz urriko poemen adierazkortasun handia, eta azken poemetako joera mistikoa aipatzen dituzte besteak beste. Varelaren lana hainbat hizkuntzatara itzulia izan da: ingelesa, alemana, italiera, portugesa, errusiera eta txekiera. Sari ugari irabazi ditu, horien artean Peruko Kulturako Institutu Nazionalaren Ohorezko Domina, Octavio Paz saria (2001), Granada Hiriko Federico García Lorca poesia-saria (2006), Reina Sofia Poesia Iberoamerikarra saria (2007).

Poesia-bildumak

  • Ese puerto existe, 1959
  • Luz de día, 1963
  • Valses y otras falsas confesiones, 1971
  • Ejercicios materiales, 1978 - 1993
  • Canto Villano, 1978
  • Camino a Babel , 1986
  • El libro de barro, 1993 - 1994
  • Concierto animal, 1999
  • El falso teclado, 2001

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.