Blanca Urgell
Blanca Urgell Lázaro (Gasteiz, Araba, 1962ko abuztuaren 6a[1]) irakaslea eta filologoa da. Euskal Filologian doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra, 2002tik. Lexikografian aditua da. Bederatzi urte eman zituen Orotariko Euskal Hiztegian lan egiten. Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kide da.
Blanca Urgell | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1962ko abuztuaren 6a (61 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Joseba Lakarra |
Doktorego ikaslea(k) | Manuel Padilla Moyano |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta filologoa |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
![]() |
2000. urtean, 'Larramendiren "Hiztegi Hirukoitza"-ren osagaiez' izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Joseba Lakarraren zuzendaritzapean.[2]
2009tik 2012ra Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburu aritu zen Patxi Lópezen gobernuan, independente gisa. 2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatua izan zen.[3]
2017 eta 2019an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da Giza zientziak eta artea arloan.
Erreferentziak
- Blanca Urgell Lázaro. Euskaltzaindia
- Urgell Lazaro, Blanca. «Larramendiren "Hiztegi Hirukoitza"-ren osagaiez» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-16).
- «Sei euskaltzain urgazle gehiago ditu Euskaltzaindiak» Berria 2015-07-20.
- .
Kanpo estekak
- Blanca Urgell, Inguma datu-basean.
- (Gaztelaniaz) «Blanca Urgell», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Aurrekoa Miren Azkarate |
![]() 2009-2012 |
Ondorengoa Cristina Uriarte |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.