Blair Peach
Clement Blair Peach (1946ko martxoaren 25a - 1979ko apirilaren 23a) Zeelanda Berrian jaio zen hezkuntza bereziko irakaslea zen Londresko eskola batean.
Blair Peach | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zeelanda Berria, 1946ko martxoaren 25a |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Heriotza | Southall, 1979ko apirilaren 23a (33 urte) |
Heriotza modua | : traumatismo fisikoa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Victoria University of Wellington (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | sindikalista |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Langileen Alderdi Sozialista |
Ezkertiarra eta Socialist Workers Partyko kide zen. Londresko manifestaldi batean zegoenean, polizia batzuei aurre egin zien eta hil zuten. Harrezkero, garai hartako gobernuaren kontrako erresistentziaren ikurtzat hartu zuten.
Ultraeskuindar eta neonazien aurkako ekintzailea zen. Anti-Nazi Leaguek British National Fronten aurka antolatu zuen manifestaldira joan zen, baina Metropolitan Policeko polizia batzuekin izan zuen liskarraren ondorioz hil zen. Konorterik gabe utzi arte jipoitu baitzuten, eta horren ondorioz, egun bat geroago zendu zen ospitalean.
1980ko maiatzean, epaimahaiak Peachen heriotza istripu bat izan zela deliberatu zuen. Celia Stubbsek, Peachen neska-lagunak, oraindik ezin izan du bere mutil-lagunaren hilketa argitu eta zor zaiona aitor diezaiotela nahi du.
Elkartasun adierazpenak
Peachen heriotzaz geroztik, elkartasun adierazpen ugari egon da. Southalleko lehen hezkuntzako eskola batek Blair Peach izena darama bere oroipenean.
Linton Kwesi Johnsonen Reggae Fi Peach izena duen abestiak Blair Peachen heriotza kontatzen du Dub Poetryaz baliatuz. 1996an, Negu Gorriak abesti honen bertsio bat egin zuen euskaraz, Reggae Peachentzat.
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Nor zen Blair Peach?
- (Ingelesez) BBCko albisteak
- Negu Gorriak, Reggae Peachentzat abestia