Blagovestxensk

Blagovestxensk[1] (errusieraz: Благовещенск) Errusiako hego-ekialdeko hiria da, Amur oblastaren hiriburua. Amur eta Zeia ibaien bilgunean dago, Txinako mugaren ondoan[2]. 2010ean 214.390 biztanle zituen[3].

Blagovextxensk
Благовещенск
hiri/herria
Blagovextxensk gauez Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Errusia
Oblast-aAmur
AlkateaValentina Sergeevna Kalita (en) Itzuli
Izen ofizialaБлаговещенск
Jatorrizko izenaБлаговещенск
Posta kodea675000, 675002–675006, 675009–675011, 675014, 675016, 675018–675021, 675025, 675028 eta 675029
Geografia
Koordenatuak50°15′28″N 127°32′11″E
Map
Azalera353 km²
Altuera122 m
Demografia
Biztanleria224.419 (2017)
−1.966 (2020)
Dentsitatea699,12 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1856 (hiri izaera 1858tik)
Telefono aurrizkia4162
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakHeihe
http://www.admblag.ru/

Historia

Japoniarren propaganda-posterra, hiria hartu zutenekoa (1921-1922)

Blagovextxensk 1856. urtean sortu zuten, errusiarrek Ust-Zeisk izeneko postu militar bat ezarri zutenean. 1858an oraingo izena ipini zioten, hiri izendatu zuten, eta Amur oblast-eko hiriburu administratibo ere egin zuten; Alexandro II.a Errusiakoak hiria sortzeko ukaz edo agiria eman zuen 1858. urteko uztailaren 17an. 1877rako 8.000 biztanle inguru zituen.

XIX. mendearen amaieran ibai-portu eta merkataritza-gune garrantzitsu bihurtu zen, Txinako muga ondoan egoteagatik. 1913an trenbide Transiberiarrarekin lotu zen.

1919. urtean, Errusiako Gerra Zibilean, Japoniako armadak hiria hartu zuen; hainbat aldaketa administratibo jasan zituen hurrengo hamarkadetan, eta 1948. urtean berreskuratu zuen Amur oblast-eko hiriburutza.

1980ko hamarkadaren amaiera arte, Sobietar Batasuneko beste eskualdeetako biztanleek eta atzerritarrek mugatua zuten sarbidea; hori dela eta, kriminalitatea oso txikia zen hirian, baina ekonomia-hazkundea ere oso motela zen.

Klima

    Datu klimatikoak (Blagovestxensk)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 0.2 7.0 20.3 27.9 34.7 37.5 37.7 36.9 33.5 28.0 13.4 3.6 37.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −16.6 −10.1 −0.9 10.4 19.2 25.1 27.1 24.7 18.7 8.6 −5.1 −15.0 7.2
Batez besteko tenperatura (ºC) −22.7 −16.9 −7.2 4.1 12.4 18.8 21.5 19.2 12.4 2.7 −10.3 −20.3 1.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −27.4 −22.5 −13.0 −1.7 6.1 13.2 16.8 14.6 7.3 −2.0 −14.6 −24.6 −3.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −44.5 −45.4 −35.7 −17.7 −7.5 0.1 8.2 4.4 −4.3 −24.8 −32.9 −41.2 −45.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 6 5 10 31 42 91 131 125 73 26 14 9 563
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 0.09 0.03 0.5 8 13 15 15 16 14 7 0.3 0 89
Elur egunak (≥ 1 mm) 11 7 8 6 1 0 0 0 0 5 10 12 60
Eguzki orduak 139.5 194.9 226.3 222.0 251.1 255.0 226.3 226.3 168.0 189.1 156.0 124.0 2378.5
Hezetasuna (%) 73 68 62 55 55 69 76 78 72 61 67 74 67.5
Iturria: [4]

Kultura

Hirian bi eliza ortodoxo daude, antzokiak, bi parke, lau zinema, museo bat eta kulturgune bat. Bi unibertsitate daude: Blagovextxenskeko Estatu Unibertsitate Pedagogikoa eta Amurko Estatu Unibertsitatea.

2003. urtetik hona, zinema-foroa antolatzen da hirian, "Amurko Udazkena" izenpean.

Garraioak

Autobus-zerbitzuaz gain, trolebusak, taxiak eta marshrutkak dabiltza hirian. Amur ibaia zeharkatzeko ontziak ibiltzen dira, eta ibaia izozten denean, aerolabangailuak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.