Blackness gaztelua

Blackness gaztelua (ingelesez: Blackness Castle) Eskoziako Blackness herrixkan dagoen jauregia da, Falkirk eskualdean. Daukan itxurarengatik "the ship that never sailed" (inoiz nabigatu ez duen txalupa) ezizena ematen zaio. A mailako eraikina izendaturik dago.

Blackness gaztelua
Blackness Castle
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaFalkirk
Koordenatuak56°00′22″N 3°30′58″W
Map
Historia eta erabilera
JabeaHistoric Environment Scotland (en) Itzuli
KudeatzaileaHistoric Environment Scotland
KomisarioaGeorge Crichton, 1st Earl of Caithness (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)harria
Ondarea
SM90036 eta LB230
Webgune ofiziala

    Historia

    Sir George Crichton-ek eraiki zuen 1440 hamarkadan aurrez egon zen gotorleku baten gainean ziurrenik. Eskoziako monarken egoitza izan zen Linlithgow jauregiaren kaia babesteko eraikia izan zen. 1453an Jakobo II.a Eskoziakoak eskuratu zuen eta gartzela ere izan zen garai hartan.

    XVI mendearen erdialdera Sir James Hamilton of Finnart-ek gotortu egin zuen gaztelua garai hartako aurreratuak ziren artilleria piezak ezarriz, hala ere ez ziren nahikoak izan 1650 urtean Oliver Cromwelli aurre egiteko. Oso kalteturik gelditu zen borroka honetan eta berriztu beharra izan zen hurrengo urteetan. 1693an berriz ere gotortzeko aprobetxatu zuten beraz.

    Deskribapena

    Fortheko fiordoaren ertzeko harkaitz baten gainean eraikita dago. Ipar eta hegoaldeko dorreen artean harresia dauka eta erdiko patioan erdiko dorrea.

    Ondasun nabarmenak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.