Black kostaldea

Black kostaldea penintsula antartikoaren zati bat da, hegoekialdeko kostaldean dagoena, Palmer Lurraldean, Weddell itsasoan, Wilkins kostaldearekin muga den Boggs lurmuturra eta Lassiter kostaldearekin muga den Mackintosh lurmuturraren artean. Antartandeek Black kostaldea penintsula antartikoaren mendebaldean dagoen Rymill kostaldeagandik banatzen dute.

Black kostaldearen kokapena.

Black kostaldea Ameriketako Estatu Batuetako Zerbitzu Antartikoko kideek aurkitu zuten, nortzuk airetik argazkitu zuten 1940ko abenduak 30ean. Jatorrian Richard Black Coast izenarekin izendatua izan zen, Este Basetik aurkikuntza hegaldia lideratu zuen Richard Blackburn Black komodoroaren omenez, baina 1956an bere izena Black Coastera laburtu zen.

Black kostaldearen parean Dolleman uhartea, Steele uhartea eta Butler uhartea daude.

Lurralde aldarrikapenak

Argentinak Black kostaldea Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Aldarrikapen hauek Itun Antartikoaren baldintzek mugatzen dituzte.

Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:

  • Argentinak costa Black deitzen du.
  • Txilek Costa Black
  • Erresuma Batuak Black Coast

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.