Black Hills
Black Hills (eusk: 'Muino Beltzak'; (dakotaz: Ȟe Sápa; cheyenneraz: Moʼȯhta-voʼhonáaeva; hidatsa hizkuntzaz: awaxaawi shiibisha[1]) Ameriketako Estatu Batuetako ipar-erdialdeko mendikate bat da, Ordoki Handietatik Wyoming aldera hedatzen dena. Black Elk Peak (2.208 m) du tontorrik garaiena. Rushmore mendia ere bertan dago.
Black Hills | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Black Elk Peak (en) |
Garaiera | 7.242 ft |
Mota | mendikate eta holy place (en) |
Azalera | 5.000 mi² |
Geografia | |
Koordenatuak | 44°N 104°W |
Honen parte da | Badlands and Black Hills (en) |
Mendikatea | Mendi Harritsuak |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Hego Dakota |
Geologia | |
Material nagusia | arroka sedimentario shale (en) hareharri kareharri Arbel kuartzita Granito |
Garaia | Aurrekanbriar Paleozoiko Mesozoiko Zenozoiko Tertiary (en) |
Eskualdeak tradizio historiko eta kultural zabala du, izan ere lakota eta txeieneen arteko Black Hillseko Gerra bertan gertatu zen. Gerora Custer jeneralak zuzendutako espedizio batek bertan urrea topatzeak, urre sukarraren eraginez amerindiarren kanporatzea eta inguruak Colorado eta Montana estatuetako etorkinez birpopulatzea ekarri zuen.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Hidatsa Lessons Vocab2. in: Hidatsa Language Program..
Kanpo estekak
Artikulu hau Hego Dakotako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.