Björn Borg
Björn Rune Borg (1956ko ekainaren 6a, Södertälje, Estokolmo) suediar tenislari ohi bat da. Bere urrezko aroa 1973-1981 bitartean luzatu zen. Bere ezizenen artean Iceborg eta Iceman ("Izotzezko gizona") zeuden, jokolekuan erakusten zuen izaera ikaragaitz eta lasaia zela eta.
Björn Borg | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Stockholm, 1956ko ekainaren 6a (67 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Bizilekua | Stockholm Monako Monte-Carlo |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mariana Simionescu (1980ko uztailaren 24a - 1984) Loredana Bertè (1989ko iraila - 1993) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria eta tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | eskuina |
Bakarka i/g | 644–135 |
Binaka i/g | 93–89 |
Rankinga | 1 tennis singles (en) (1977ko abuztuaren 23a) |
Entrenatzailea | Lennart Bergelin (en) |
Lateralitatea | eskuina |
Pisua | 72 kilogramo |
Altuera | 180 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Tenisaren historiako bost jokalari onenen artean sailkatua dago. Bere ibilbide osoan 64 txapelketa irabazi zituen, horietako 11 Grand Slam sailkapenekoak. 1977-1981 bitartean sei denboraldi ezberdinetan ATPko lehenbiziko postuan egon zen. Halere, bere lorpen handiena hiru aldiz urte berean Roland Garros eta Wimbledongo txapelketak batera irabaztea izan zen, gaur egungo tenislarientzat ia ezinezkoa den balentria.
1978 eta 1980an Roland Garros txapelketa set bakar bat bera ere galdu gabe irabaztea lortu zuen. 27 urte beranduago Roger Federerrek Australiako Irekian gauza berbera egitea lortu zuen, 2008 eta 2010an Rafael Nadalek balentria hura berdintzea lortu zuelarik.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Björn Borg |
Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |