Bizkonde erdibitua
Bizkonde erdibitua (euskaraz Il visconte dimezzato), 1952ko Italo Calvino italiar idazlearen eleberri bat da. 1989an Iñaki Ugarteburu Gastañaresek euskaratu eta Elkarrek argitaratu zuen.
Bizkonde erdibitua | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Italo Calvino | |||
Argitaratze-data | 1952 | |||
Jatorrizko herrialdea | ![]() | |||
Argitaletxea | Giulio Einaudi editions (en) ![]() | |||
OCLC | 59025268 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | fantasia | |||
Hizkuntza | italiera | |||
Telesaila | Our Ancestors (en) ![]() | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Bohemia | |||
Euskaraz | ||||
Izenburua | Bizkonde erdibitua | |||
Itzultzailea | Iñaki Ugarteburu Gastañares | |||
Argitaletxea | ![]() | |||
Argitaratze-data | 1989ko urtarrilaren 1a | |||
Orrialdeak | 112 orrialde | |||
kronologia | ||||
|
Baroi gorakaria (1952) eta Zaldun hutsala (1959) eleberriekin batera trilogia bat osatzen du.
Argumentua
XVII. mendea, Bohemia, Terralbako bizkondea turkiarren kanoikada baten ondorioz bitan zatitua izan eta erdibietan bizitzen jarraituko du. Giza izaeraren sinbolo bilakatua, Medardo Torralbakoa bere lurjabetzetatik zehar ibiltzera doa. Bere pasaeran, zuhaitzetatik zintzilikatuak dauden txerremenak erdibituak agertzen dira, «Munduan bi gizakien arteko topaketa bakoitza erdibitze bat da», esaten dio bizkondearen erdi gaiztoak emakume bati. Baina, erdi gaiztoa dela ziurra al da? Alegia honek giza izakiaren bilaketa bere osotasunean planteiatze du, bi erdien arteko batuketa baina zeozer gehiago baita.