Bizkonde

Bizkonde noblezia titulu europerra zen. Horrekin erregeek pertsona batzuei eskertza adierazten zieten. Hierarkian konde azpitik zegoen eta, Erdi Aroan, haien lurraldetan ordezkoaren papera betetzen zuten. Dena dela, XIX. mendetik, titulu hau ohorezkoa da erabat. Emakumea baldin bada titulua bizkondesa da.

Bizkonde koroa.

Trataera eta funtzioak

Estatuen arabera bizkonde-bizkondesaren trataera desberdina da. Espainian "txit prestu"aren trataera jasotzen dute (gaztelaniaz: Ilustrísimo-a) eta Espainiako Handiaren titulua baldin badute, "txit goren"arena (gaztelaniaz: Excelentísimo-a). Frantzian, markes baten laugarren semeari ematen zaio bizkonde titulua eta konde baten hirugarrenari.

Bizkonde bat dukearen edo kondearen epailetzaren ofiziala zen herri edo probintzia baten gobernurako edo justizia administratzeko. Baita ere bizkonderri baten jauna izan zitekeen.

Euskal Herrian

Gurean garrantzi handia izan zuten Lapurdiko bizkonderriak eta Zuberoako bizkonderriak.

Ikus, gainera

Erreferentziak

    Kanpo loturak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.