Bizkarreko min
Bizkarreko mina bizkarrean sentitzen den mina da eta hau lepokoan, torazikoan, lunbarrean edo sakroko minean bana daiteke. Ohikoena, min lunbarra da; izan ere, atal honek gure gorputzaren pisu gehiena eusten du. Minaren ondorioz, deserosotasuna esku, beso, oin eta hanketara pasa eta paretesia (inurridura) sentsazioa ere pairatu daiteke, baita ahultasuna goi eta beheko gorputz adarretan ere. Mina areagotu egiten da altxatzean, makurtzean eta ibiltzean eta gutxitu, aldiz, etzatean.
Bizkarreko min | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | mina, bizkarreko gaixotasuna sintoma |
Espezialitatea | Ortopedia |
Arrazoia(k) | ezezaguna traumatismo |
Identifikatzaileak | |
DiseasesDB | 15544 |
MedlinePlus | 007425 |
eMedicine | 007425 |
MeSH | D001416 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Mina muskulu, nerbio, hezur, giltzadura edo bizkar hezurreko beste edozein egituretan has daiteke. Behazun xixkuan edo arean arazoak izateak bizkarreko mina sor dezake.
Bizkarreko mina oso ohikoa da; izan ere, hamar heldutatik bederatzik pairatzen dute eta langileen artean, hamarretik bostek bizkarreko mina izaten dute urtean behin gutxienez.[1]
Bizkarraren egitura eta funtzioak
Bizkarrezurra garezurretik pelbiseraino hedatzen den egitura da, ornoz osatuta dagoena. Guztira 32-33 orno daude gure bizkarrean: 7 zerbikal, 12 toraziko, 5 lunbar, errain hezurra (5 orno sakroen fusiotik sortua) eta kokzixa (3 edo 4 ornoen fusiotik sortua).
Orno torazikoak torax aldean kokatzen dira eta giltzadura batzuen bidez, saihetsak dituzte lotuta, kutxa torazikoa osatzen dutelarik. [2]
Ornoen ataletako bat orno gorputza da eta honen funtzioaren arabera honen tamaina handiagoa edo txikiagoa izango da; izan ere, bizkarrezurrean behera joan heinean gorputzaren tamaina handituz doa, orno lunbarrena handiena izanik.
Bizkarrezurrak berezko okerdura batzuk ditu: bi zifosi (bata torazikoa eta bestea sakroan) eta bi lordosi (zerbikala eta lunbarra). Hauek erresistentzia eta malgutasuna ematen diote egiturari.
Bizkarrezurrak hanbat funtzio ditu: organo batzuen (bihotza eta birikak) eta orno muinaren babesa, lotailu, muskulu eta tendoien euskarri izatea, euskarri estrukturala izatea, flexio errotazio hedapena eta alboranzko tolespena.[3]
Sailkapena
Minaren iraupenaren arabera, arazo hau hiru azpitaldetan bana dezakegu:
- Min akutua izango da, minak 6 aste baino gutxiago irauten badu.
- Mina azpiakutua bada, honek 6 eta 12 asteren artean iraungo du.
- 12 aste baino gehiago pasatu badira, min kronikoa izango da.[1]
Kausak
Min honen kausak oso ugariak dira, hauen artean, odol hodiak, infekzioak, arazo mekanikoak edo arrazoi autoimmuneak daudelarik. Pazienteen %90ean, kausak ezezagunak dira, eta gainontzekoetan, kausa irudi bidezko diagnostikoaren bidez azal daiteke.
- Kausa ezezagunak: Kasu gehienetan, ez dago arrazoi psikologikorik eta diagnostikoa egiteko azterketetan ez da ezer arrarorik ikusten. Askotan, mina gehiegizko ahalegin edo okerduren ondorio da. Sarritan, mina akutua izaten da, baina batzuetan, mina ez da desagertzen eta kronikoa izatera pasa daiteke.[1]
- Bizkarreko minaren arrazoietako batzuk hurrengoak izan daitezke:
- Muskuluetan edo lotailuetan presioa: Pertsona baten egoera fisikoa ez bada ona edo objektu astunak altxatzeak edo mugimendu arraro eta azkar bat egiteak, espasmo muskular mingarriak pairatzea ekar dezake.
- Orno arteko diskoan hernia: Orno arteko diskoak, ornoen artean dauden eta kuxin funtzioa egiten duten egiturak dira. Barruan dagoen egitura bigunean, protuberantziak ager edo apurketa bat eman daiteke; horren ondorioz, batzuetan, minik ez sentitzea posible den arren, beste batzuetan ez da minik sentitzen.
- Artrosia: artrosia endekapen prozesu kroniko bat da eta giltzadurak dira egitura afektatuak. Honen ondorioz, giltzaduren, hau da, hezurren artean agertzen diren eta kuxin funtzioa huten egituren desgastea ematen da eta hezurrak haien artean higatzen dira, min handia eta malgutasun galera sorraraziz.
- Hezurretako irregulartasunak: normalean, nahaste hau ez da 55 urte baino lehenago agertzen. Honetan, bizkarrezurra alde batera tolesten da (eskoliosia) eta horren ondorioz, mina ager daiteke.
- Osteoporosia: hezurrak afektatzen dituen gaixotasuna da eta honen ondorioz, egitua hauetan poroak agertzen dira, hausteko probabilitatea handituz.[4]
- Gaixotasun autoimmuneak: hauen barnean oso ohikoak diren eta bizkarreko minarekin erlazionatuta duaden gaixotasunak artritisa eta espindolitis ankilosagarria dira; hauek, bizkarrezurra osatzen duten hezurretan arazoak sortzen dituzten gaixotasunak dira.[1]
Arrisku faktoreak
Obesisateak, bizi-ohitura sedentarioak edo kirol ezak bizkarreko mina edukitzeko probabilitatea igotzen du. Erretzen duten pertsonek ere, mina pairatzeko aukera gehiago dute, baita jarrera desegokiek, artritisa edo minbizia bezalako gaixotasunek, haurdunaldian pisua hartzeak edo egoera psikologikoak. Gainera geroz eta pertsona bat nagusiagoa izan orduan eta probabilitate altuagoak izango ditu min hau pairatzeko.[5]
Prebentzioa
- Kirola egitea.
- Sendotasun eta malgutasun muskularra garatzea.
- Pisu egokia mantentzea.
- Erretzeari uztea.
- Jarrera egokia:
- Jarrera zuzena mantentzea, hau da, posizio pelbikoa neutral mantentzea.
- Zuzen altxatzea.
- Zuzen jesartzea: Horretarako, bizkarrerako egokia den sostengua duen aulkia erabuli eta eskuohial edo burko txiki bat jarri bizkarraren azpialdean, honen kurbatura normala mantentzeko. Aldakak eta belaunak maila berdinean jartzea ere garrantzitsua da.[4]
Sintomak:
Hainbat sintoma topa ditzakegu:
- Min muskularra
- Min ziztatzailea
- Mina hanketara hedatzea
- Flexionatzerakoan, altxazerakoan, gelditzean edo oin egitean handitzen den mina
- Etzan egitean hobetzen den mina[5]
Diagnostikoa
Diagnostikoa egiteko medikuak gaixoaren bizkarra aztertuko du, haren esertzeko, gelditzeko, ibiltzeko eta hankak jasotzeko gaitasuna behatuz. Hortaz gain, mina 0-10 eskala batean gaixoari duen minaren maila kalifikatzea eska diezaioke. Azterketa hauek minaren jatorria non dagoen zehaztea ahalbidetzen dute.
Asaldura zehatz bat egon daitekela susmatzekotan, bestelako frogak egiten dira, hala nola:
- Erradiografiak: hezurren alineazioa, artritisa eta hezur hautsiak ikusteko balio dute.
- Erresonantzia magnetiko edo tomografia konputarizatu bidezko azterketa: disko baten herniazioa, hezurren, muskuluen, ehunen, tendoi, nerbioen, lotailu eta odol hodien arazoak dauden ikus daiteke teknikak sortzen dituen irudien bitartez.
- Odol analisiak: Infekzio edo bestelako asaldurak dauden zehaztu ahal dituzte.
- Hezur-azterketa: Hezurretan tumoreak edo osteoporosisak sortutako hausturak dauden jakiteko.
- Nerbioen azterketa: Elektromiografiak nerbioek sortutako kinada elektrikoak eta muskuluen erantzunak neurtzen ditu. Froga honek diskoen herniazioak edo orno muinaren zuloaren estutasunagatik sortutako konpresio nerbiosoa dagoen zehaztu dezake.[5]
Tratamendua[5]
Orokorrean bizkarreko mina aste batzuetan sendatzen da, halere, pertsona batzuen kasuan minak iraupen luzea du. Kasu horietan analgesikoak eta beroa erabiltzen dira. Ez da gomendagarria ohean gelditzea, eguneroko jarduerak egitea baizik.
Honek eraginik ez izatekotan beste farmako eta terapia batzuk beharrezkoak izan daitezke:
Salmenta askeko analgesikoak (VL):
Farmako antiinflamatorio ez esteroideoak (AINE), hala nola ibuprofenoa (Advil, Motrin IB...) eta naproxeno sodikoa (Aleve), bizkarreko min akutua lasaitzen dute.
Lasaigarri muskularrak:
VL analgesikoek eraginik ez izatekotan erabiltzen dira bizkarreko min arin eta moderatuaren kasuan.
Analgesiko topikoak:
Mina sentitzen den gunean ematen diren kremak.
Narkotikoak:
Opioideak dituzten farmakoak (oxikodona, hidrokodona). Ez dira egokiak min kronikoaren kasurako.
Antidepresiboak:
Kantitate baxuetan antidepresibo mota batzuk, triziklikoak batez ere amitriptilina bezala, min batzuk arintzen dituzte.
Txertoak:
Kortisonazko txertoak edo lokartze sentsazioa sortzen duten farmakoak espazio epiduralean jartzen dira aurreko neurriek eraginik ez izatekotan eta mina hanketara hedatzen bada.
Fisioterapia eta kirola
Fisioterapia:
- Estimulazio elektrikoa
- Bizkarreko muskuluen erlaxazio muskularra
Kirola:
Fisioterapiaren ostean mina hobetuz joan ahala, fisioterapeutak hainbat ariketa gomendatu ahal dizkio pazienteari. Hauen bidez mina saihestu daiteke:
- Malgutasuna hobetzeko
- Abdomeneko eta bizkarreko muskuluak sendotzeko
- Jarrera hobetzeko
Ebakuntzak[5]
Ez da ohikoena izaten, baina kasu batzuetan egiten da, etengabeko bizkarreko mina izatekotan, hankara hedatzen dena edo muskulu ahultasuna sortarazten duenak.
Bi kasu horietaz gain kasu batzuetan beharrezkoa da, ez baitago beste modurik min horiek sendatzeko: bizkarrezurraren estutasuna (orno muinaren hodiaren estenosia) edo herniatutako disko bat izatekotan.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Back pain. 2019-03-03 (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- (Gaztelaniaz) «Columna vertebral: MedlinePlus enciclopedia médica illustración» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- (Ingelesez) Bridwell, Keith; MD. «Columna vertebral» SpineUniverse (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- «Dolor de espalda - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).
- «Dolor de espalda - Diagnóstico y tratamiento - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-13).