Bizkargi

Bizkargi[1] mendia Larrabetzu, Muxika, Morga eta Zornotza artean dago. 565 metroko altuera du mendi honek. Tontorrean Santa Kurtzi eskainitako baseliza dago.

Bizkargi eta inguruko mendien airetiko ikuspegia
Bizkargi
Datu orokorrak
Garaiera565 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°18′N 2°42′W
MendikateaBizkargiko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia

Historia

Espainiako Gerra Zibilean mendi honetan gatazka odoltsuak izan ziren. Horregatik, urtero-urtero maiatzeko lehen igandean gudariei omenaldia egiten zaie tontorrean bertan.

Abiapuntuak

Bizkargira igotzeko hainbat bide daude: Muxikako Gorozika auzotik, Zornotzako Autzagana eta Zabale auzoetatik, Morgako Gerekiz auzotik eta Larrabetzuko Goikoelexalde eta Aretxabalaganetik.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko toponimia. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-05-01).

Ikus, gainera

  • Bizkaiko mendien zerrenda

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.