Bizkaiko Labe Garaiak

Bizkaiko Labe Garaiak edo Altos Hornos de Vizcaya (AHV) 1902an sorturiko enpresa siderometalurgikoa izan zen. Euskal Herriko industria metalurgikoaren enpresa garrantzitsuena izan zen. Era berean, XX. mendearen zati handi batean Espainiar estatuko garrantzitsuena ere izan zen. Garai onenetan 14.000 langiletik gora izatera heldu zen (1969ko datuak[1]); 1980an, siderurgia sektorean industria-birmoldaketak hasi zirenean, 11.000 lanpostu zuzen eta 40.000 induzitu ziren.[2]

Bizkaiko Labe Garaiak
Datuak
Motanegozioa eta industria ondarea
Jarduera sektoreaBurdingintza eta financial service activities, except insurance and pension funding (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Enplegatuak14.330 (1969)
Agintea
LehendakariaTomás Zubiria Ybarra eta Victor Txabarri Anduiza
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1902ko apirilaren 29a
OndorengoakAceralia (en) Itzuli eta ArcelorMittal Sestao
Desagerpena1996ko uztaila

Historia

Aurrekariak

Juan Barroetaren Sestaoren ikuspegia 1874an. Bizkaiko Labe Garaiak zein haren aurrekariak sortu aurretiko Sestao agertzen du.

Bizkaiko burdinak garrantzi berezia izan zuen industrializazio prozesuan. Lehen aipatu diren burdinolek, eta Somorrostrotik ateratzen zen kalitate handiko metalak merkatu ona zuten Europako Atlantikoan. Gainera, Bilboko portua leku estrategikoa zen nazioarteko merkataritza hori egiteko: produkzio lekutik gertu, Gaztelako artilearen portu naturala zen, Europan asko kontsumitzen zen produktua[3]. Barkuek artile hori garraiatzen zuten, eta burdina pisua emateko erabiltzen zuten[4], bereziki Ingalaterrara[5], baina baita Amerikara ere[6]. Burdina zeramatzaten itsasontziek bueltako bidean beste produktu batzuk ekartzen zituzten, eta bide horretan garrantzia hartu zuen Bilbo-Cardiff bideak: Galesera burdina eramaten zen eta bueltan ikatza ekarri, Asturiasen produzitzen zena baino kalitate hobea zuena[7]. 1856an egoera guztiz aldatu zen: Henry Bessemerrek bere izena daraman prozesua patentatu zuen[8]. Bizkaiko burdinak askoz emaitza hobeak ematen zituen, fosforo gutxi zuelako; Erresuma Batura egindako esportazioak biderkatu ziren[9]. 1863tik aurrera burdinaren salmenta erraztu zen, fiskalitatea aldatzearen ondorio[10].

Bilbo-Cardiff garraioak burdina eramaten zuen eta kalitate handiko ikatza ekarri. Hori baliatuz, Barakaldo eta Sestao inguruan industria berria sortzeko aukera zegoen. 1880ko hamarkadarako Nuestra Señora del Carmen (1854an sortua) eta San Francisco del Desierto enpresak zeuden itsasadarrean behera. Bigarrena, "La Mudela" izenaz ere ezaguna eta Sestaoko Desertun kokatua, 1880an sortu zen.[11]. 1886an José Martínez Rivasek erosi zuen eta Altos Hornos San Francisco izena hartu zuen. 1882an, Sestaon La Vizcaya (Sociedad Anónima de Metalurgia y Construcciones Vizcaya) sortu zuten hainbat inbertsorek, eta 1892an La Basconia Basaurin[12][13]. Honen ondoan eraiki zuten Sociedad Anónima Iberia 1890ean. Industria guzti honek ez zuen ikatz nahikorik, eta horretarako 1894an La Robla trenbidea sortu zen, León eta Palentziako probintziatik ikatz merkeagoa ekartzeko[14][15]. 1895 iritsi zenean 14 siderurgia fabrika garrantzitsu ziren Bizkaian, eta laster hasi zen elkartze prozesu bat, Bizkaiko Labe Garaiak sortzeko bidean.

Lehen pausoa "Nuestra Señora del Carmen" modernizatzea izan zen, eta izena aldatzea: 1882tik aurrera Altos Hornos de Bilbao izatera pasa zen, Bessemer eta Martin-Siemens prozesuak aurrera eraman zitzakeen enpresa zen[11]. Enpresa hau Ybarra familiarena zen, kanpoko kapital askorekin. Pedro Pascual Gandariasen "La Vizcaya" enpresak 1888tik aurrera produktu elaboratua egiteari ekin zion, Cockerill enpresaren teknologia sartuz, Robert konbertidoreekin eta Siemens labeekin[11]. Francisco Goitia Ostolaza enpresari gipuzkoarrak latorri enpresa bat sortu zuen Beasainen, baina ikusita siderurgiaren negozioak gorakada zuela Ezkerraldean, Goitia y Compañía enpresa sortu zuen Sestaon, 1890tik aurrera Compañía Anónima La Iberia izena hartu zuena. Enpresa honek La Vizcayari erosten zion materiala, eta bere soberakinak berriro berari saltzen zizkion[16]. 1892tik aurrera enpresa hauek elkartzeko saiakera egin zen. Jose Villalonga Gipuló eta Luis Zubiria Ybarrak Victor Txabarri eta Pedro Pascual Gandariasekin negoziazioa ireki zuten ahalik eta 1901ean fusionatzea erabaki zuten arte. La Iberiak enpresa horiekin batzea eskatu zuen. 1902ko apirilaren 29an sortu zen, ofizialki, Bizkaiko Labe Garaiak. Ybarra-Zubiria-Vilallongak, Txabarrik eta Gandarias-Durañona familiek zituzten akzio gehienak. Enpresa berria Euskal Herriko handiena izan zen, 200 bulegoko langile, 14 ingeniari, 65 kontramaestre, 5.420 langile eta 230 meatzarirekin[17].

Enpresaren sorrera

Darío Regoyosen Altos hornos de Bilbao margolana (1908)

Altos Hornos de Vizcaya 1902ko apirilaren 29an sortu zuten Bilbon, honako enpresak fusionatu ondoren: Altos Hornos y Fábricas de Hierro y Aceros de Bilbao, La Vizcaya eta La Iberia. Enpresa hauek Europa osoan zehar esportatu zuten burdin bizkaitarra, eta lehiakortasuna hobetzeko bat egin zuten. Fundazioan, herrialde osoko enpresaburuk handiena izan zen eta bere egoitza nagusia Sestaon zegoen, burdin meategien eta portuaren ondoan kokatutako udalerria, hain zuzen ere. Leku estrategikoa, beraz.

AHVren sorrerak komertzioa sendotu zuen, eta horri esker, ontziola berri asko sortu ziren, Astilleros del Nervión eta Compañía Euskalduna.

AHVak altzairua hornitzen zuen, baina minerala, langileak, lanabesak eta trenbide sare egonkor bat behar zituen, eta horrek Bizkaiko industrializazio erraldoia eta enpresa dibertsifikazioa eragin zituen.

Bigarren Industria Iraultza

Gerrate Zibilaren ondoren, Bizkaiko Labe Garaiek landa-exodoa erakarri zuten, eta Bilbo Handiko ekonomiaren dinamizatzaile bihurtu ziren, Espainia osoko etorkinak bereganatuz. Hortaz, Bilbo Handia estatu osoko hirigunerik handienetarikoa bihurtu zen. Horren ondoren, 1994an, CSI (Corporación de la Siderurgia Integral) deituriko taldea sortu zen, 1997an Aceralia Corporación Siderúrgicaren jatorria. Gaur egun, Arcelor taldearen parte da.

Itxiera

1980-1990eko hamarkadan krisiak gogor jo zuen Euskal Herri osoa, Bilbo Handia batez ere, eta AHV enpresa zaharrak ateak itxi zituen eta horrekin batera, Astilleros Euskalduna bezalako enpresek ere. Gaur egun, berrindustrializazioa gauzatu ostean, Acería Compacta de Bizkaia - ACB deituriko enpresa sortu da, CSP teknologia bidez urtean 3 milioi tona altzairu ekoizten dituenak.

Ondarea

Kronologia

1948. urteko AHVko akzioa
  • 1882an "Altos Hornos y Fábrica de Hierro y Acero de Bilbao" elkartea sortu zuten eta "Nuestra Señora de El Carmen" lantegia lehenengoa izan zen, Barakaldoko Desertu auzoan.
  • 1902ko apirilaren 29an abian ipini zituzten, lehen aipatutako "Altos Hornos...", "La Vizcaya" eta "La Iberia" elkarteek bat egin ondoren. Azken bi haiek Sestaon zituzten lantegiak.
  • 1916 eta 1918 artean enpresako langileentzat etxebizitzak alokairuan eskaini zituzten Barakaldoko Done Bikendi auzoan. Azken urte hartan Babcock & Wilcox enpresa estatubatuarrak lantegiak ipini zituzten Galindoko ibarrean, Sestao eta Trapagaranen artean, AHV-rako oso garrantiztsua izan zena.
  • 1932an Tomás Zubiria enpresaria hil zen. Urte haietan krisialdiak enpresa jo zuen, Gerra Zibilaren ondorioekin batera.
  • 1941ean Sefanitro enpresa sortu zuten Lutxanan (Barakaldo), bertan AHV-k parte hartuz.
  • 1945ean hasi ziren eraikitzen bi urtegi Araban, Zadorrako ibarrean, Urrunaga eta Uribarri Ganboa, eurentzako energia elektrikoa sortzeko. Horiekin batera Gorostizako urtegia ere martxan ipini zuten, Barakaldon.
  • 1964an amaitu zuten eraikitzen "Ciudad Deportiva de San Vicente" kirol-gunea Barakaldon, azpiegituraren jabea izanik 11 urtez.
  • 1970eko hamarkadaren hasieran inguruan Bizkaian eta Nafarroan zabaldu egin zen enpresa: Etxebarrin ("La Basconia") 1969an eta 1973an Lesakan ("Laminaciones de Lesaka" eta Zalaingo tutuen lantegia) eta Legasan. Garai hartan Euskal Herriko enpresa nagusia zen, 15.000 langile ingururekin, haietatik 9.500 Barakaldo eta Sestaon. Burdingintza sektore ekonomiko nagusia zen 3 probintzietan 250.000 pertsona inguruk lan egiten zutelarik, populazio aktiboaren ia %47a zena.
  • Industria-birmoldaketak hala ere Espainia mailan hamarkadaren amaieran krisialdi sakonak ekarri zuen. 1986an halaber, Europako Ekonomia Erkidegoarekin bat egin ondoren egoera okerragotu egin zen.
  • 1992an "Burdinaren Martxa" izeneko langileen protestaldia abiatu zuten, Madrilen manifestazio handi batekin burutu zutena.
  • 1996ko uztailean bere aktibitatea amaitu zuen enpresak. Hurrengo urtean "Aceralia Corporación Siderúrgica" (ACS) sortu zuten, geroago Arcelor taldean sartu zena.

Oharrak

    Erreferentziak

    1. «Apuntes para una historia sobre la Minería y la Siderurgia en Barakaldo» Barakaldo ayer 2015-08 (Noiz kontsultatua: 2019-07-06).
    2. Larrauri, Eva. (1996-07-03). «La última colada» El País (Noiz kontsultatua: 2019-07-06).
    3. (Ingelesez) Bilbao, Luis Mª. «Auge y crisis de la siderometalurgia tradicional en el País Vasco (1700-1850)» La Economía española al final del Antiguo Régimen (M. Artola dir.). Tomo III: Manufacturas (P. Tedde ed). Alianza Editorial y Banco de España. Madrid, 1982. (Noiz kontsultatua: 2019-05-12).
    4. Zabala Uriarte, Aingeru. (1970-01-01). «Tráfico y comercio maritimo entre Ribadeo y Bilbao a finales del siglo XVIII» Ohm : Obradoiro de Historia Moderna (19)  doi:10.15304/ohm.19.475. ISSN 2340-0013. (Noiz kontsultatua: 2019-05-12).
    5. Heckscher, Éli F.. (1932). «Un grand chapitre de l'histoire du fer, le monopole suédois» Annales 4 (14): 127–139.  doi:10.3406/ahess.1932.1504. (Noiz kontsultatua: 2019-05-12).
    6. (Gaztelaniaz) Uztáriz, Jerónimo de. (1724). Theorica y practica de comercio y de marina en diferentes discursos .... (Noiz kontsultatua: 2019-05-12).
    7. (Gaztelaniaz) IZA-GOÑOLA DE MIGUEL, Francisco Javier. «Luces y sombras de la industrialización vasca. 1880-1980 (I/II)» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-12).
    8. Needham, Joseph, 1900-1995,. Science and civilisation in China. ISBN 052105799X. PMC 779676. (Noiz kontsultatua: 2019-05-12).
    9. Flinn, M. W.. (1955). «British Steel and Spanish Ore: 1871-1914» The Economic History Review 8 (1): 84–90.  doi:10.2307/2591781. ISSN 0013-0117. (Noiz kontsultatua: 2019-05-12).
    10. (Gaztelaniaz) «El negocio de las minas» El Correo 2010-05-09 (Noiz kontsultatua: 2019-05-12).
    11. Olaizola, Juanjo. (2013-12-21). «Historias del tren: LOS TRENES DE LOS ALTOS HORNOS DE VIZCAYA (I)» Historias del tren (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
    12. «Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea» avpiop.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
    13. «siderurgiavasca» www.xtec.cat (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
    14. «Crisis de la minería del carbón y transformación del espacio: el caso de las cuencas orientales leonesas» web.archive.org 2012-06-20 (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
    15. Olaizola, Juanjo. (2017-10-06). «Historias del tren: EL FERROCARRIL DE LA ROBLA CUMPLE 125 AÑOS (I)» Historias del tren (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
    16. «Altos Hornos de Vizcaya - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).
    17. (Gaztelaniaz) Mar 22, Publicado por Ezagutu Barakaldo |; Patrimonio, 2019 |; Urbanismo | 3. (2019-03-22). «El Hospital de San Eloy» Ezagutu Barakaldo (Noiz kontsultatua: 2019-05-13).

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.