Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa 1984tik aurrera jokatzen den gazte mailako bertsolari txapelketa da.
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa | |
---|---|
![]() 2018ko finala. Iturria: Bizkaie! | |
Antolatzailea | Euskal Herriko Bertsozale Elkartea |
Lehen ekitaldia | 1984 |
Azken txapelduna | Haizea Telleria (2023) |
Egitura
Bizkaiko Eskolartekoa Euskal Herri mailako txapelketa handiago baten barruan sartzen da, urtero jokatzen dena. Herrialde bakoitzeko eskolartekoetatik bertsolari ordezkariak aukeratzen dira Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko.
Euskal Herriko txapelketa Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatzen dute. Bizkaiko edizioa aldiz, Bizkaiko Ikastolen Elkarteak eta Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatzen dute.
Historia

Xenpelar Dokumentazio Zentroan agertzen den informazioaren arabera Jon Lopategik antolatu zuen lehenengo aldiz txapelketa 1984.urtean Getxoko Ibilaldia dela eta. Gipuzkoako bertsolarien eredua moldatu nahian zenbait bertsolari gazte hartu eta erdi presaka txapelketa antolatu zen. Lehenengo edizio horretan kategoria bakarra egon zen, urte batzuk geroago txapelketa moldatuz joan zelarik.1987 eta 2012 artean bi mailatan jokatu zen, 14 urte artekoa eta 14-18 urte tartekoa. Inoiz maila gehiago ere izan dira, 1999an adibidez hiru kategoriatan jokatu zen txapelketa; gaztexoak, 15-16 urte artekoak eta 17-18 urte artekoak. 2013ko edizioan txikien mailako gazteak taldeka jokatu zuten txapelketa Gipuzkoako Eskolarteko eta Iparraldeko Eskolartekoen antzera. 1991.urtetik aurrera Eskolartekoak bertso-paper lehiaketa ere barneratu du bat-bateko edizioaz gain.
Azkenengo edizioan, 2019 urtean, bat-bateko edizioan 38 parte hartzaile egon dira eta lau kanporaketa gauzatu ostean zortzi bertsolari jokatu dute finala: Bittor Altube, Maider Altuna, Janire Arrizabalaga, Amaiur Atxa, Peru Irastorza, Peio Lago, Maite Sarasola eta Ander Sarriugarte. Buruz-burukora sailkatu diren gazteak Maite Sarasola eta Bittor Altube izan dira, lehenengoa izan delarik txapelduna.
Parekidetasuna
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan emakumeen eta gizonen arteko orekari erreparatuz gero, honako datuak ikus ditzakegu:
Emakumeak | Gizonak | |
---|---|---|
Lehen txapelduna | 1988. urtean | 1984. urtean |
Txapeldun eta txapeldun orde kopurua | 45 | 86 |
Txapeldun eta txapeldun ordeen ehunekoa | % 34.4 | % 65.6 |
Txapeldun kopurua | 23 | 49 |
Txapeldunen ehunekoa | % 31.9 | % 68.1 |
Txapendun orde kopurua | 22 | 37 |
Txapeldun ordeen ehunekoa | % 37.3 | % 62.7 |
*Kopuruaren zenbaketan txapeldunak edo txapeldun ordeen izenak txapelketa bakoitzean zenbatu dira. Hau da, Oihane Enbeitaren kasuan adibidez hirutan izan denez txapeldun, hirutan zenbatua izan da.
Hona hemen gainerako probintzien eskolarteko txapelketen datuen taula:
Eskolarteko Txapelketak | Txapeldun kopurua (ehunekoa) | Txapeldun orde kopurua (ehunekoa) | Txapeldun eta txapeldun orde kopurua (ehunekoa) | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | Emakumeak | Gizonak | |
Araba | 19 (% 48.7) | 20 (% 51.3) | 15 (% 46.9) | 17 (% 53.1) | 34 (%47.9) | 37 (%52.1) |
Bizkaia | 23 (% 31.9) | 49 (% 68.1) | 22 (% 37.3) | 37 (% 62.7) | 45 (% 34.4) | 86 (% 65.6) |
Gipuzkoa | 14 (% 28) | 36 (% 72) | 10 (% 32.3) | 21 (% 67.7) | 24 (% 29.6) | 57 (% 70.4) |
Iparralde | 18 (% 66.7) | 9 (% 33.3) | 9 (% 60) | 6 (% 40) | 27 (% 64.3) | 15 (% 35.7) |
Nafarroa | 15 (% 33.3) | 30 (% 66.7) | 17 (% 42.5) | 23 (% 57.5) | 32 (% 37.6) | 53 (% 62.4) |
Euskal Herria | 26 (% 44.8) | 32 (% 55.2) | 19(% 38) | 31 (% 62) | 45 (% 41.7) | 63 (% 58.3) |
*Beltzez parekideena den eskolartekoa.
*2022/06/15ean eguneratua
Palmaresa
- Datu batzuk falta dira.
Urtea | Edizioa | Finala | Gazte maila
Irabazleak |
Gazte maila
Finaleko parte hartzaileak |
*Tarteko maila
Irabazleak |
*Tarteko maila
Finaleko parte hartzaileak |
Txikien maila
Irabazleak |
Txikien maila
Finaleko parte hartzaileak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1984[2] | I. edizioa | Getxo | 1. Aritz Lopategi
2. Aitor Elexpuru |
Iñigo Ibarra, Aitor Elexpuru, Juanjo Elordui eta Aritz Lopategi. | Ez zen egon | |||
1985[3] | II. edizioa | ? | 1. Aitor Elexpuru
2. Juanjo Elordui |
? | ||||
1986[4] | III. edizioa | Durango | 1. Xabier Ajuria
2. Igor Mendizabal |
? | ||||
1987[5] | IV. edizioa | Bilbo |
|
? |
|
? |
|
? |
1988[6] | V. edizioa | ? | 1. Zigor Enbeita
2. Aitor Elexpuru |
? | Ez zen egon | 1. Elixabete Alberti | ? | |
1989[7] | VI. edizioa | Gernika-Lumo | 1. Aitor Elexpuru | ? | 1. Igor Elortza | ? | ||
1990[8] | VII. edizioa | Markina-Xemein | 1. Unai Iturriaga | ? | 1. Beñat Gaztelurrutia | ? | ||
1991[9] | VIII. edizioa | Ondarroa | 1. Unai Iturriaga
2. Igor Elortza |
? | 1. Oihane Enbeita
2. Joseba Gojenola |
? | ||
1992[10] | IX. edizioa | ? | 1. Unai Iturriaga | ? | 1. Oihane Enbeita
2. Peru Aranburu |
? | ||
1993[11] | X. edizioa | ? | 1. Igor Elortza | ? | 1. Joseba Gojenola
2. Fredi Paia |
? | ||
1994[12] | XI. edizioa | Bermeo | 1. Beñat Gaztelurrutia
2. Leire Bilbao |
? | 1. Fredi Paia
2. Esti Muniozguren |
? | ||
1995[13] | XII. edizioa | Ondarroa | 1. Arkaitz Estiballes
2. Peru Aranburu |
? | 1. Joseba Gojenola | ? | 1. Mikel Franko
2. Fredi Paia |
? |
1996[14] | XIII. edizioa | Bilbo | 1. Joseba Artza
2. Joseba Gojenola |
? | Ez zen egon | 1. Iñaki Basterretxea
2. Xabi Paya |
? | |
1997[15] | XIV. edizioa | Bilbo | 1. Joseba Gojenola
2. Fredi Paia |
Iker Belaustegi, Onintza Enbeita, Alfredo Etxahun, Anertz Muniategi, Gorka Ostolaza "Potxis" | 1. Xabi Paya
2. Asier Bidaburu |
|||
1998[16] | XV. edizioa | Bilbo | 1. Anertz Muniategi | Anertz Muniategi, Etxahun Lekue, Gorka Ostolaza, Xabier Paia, Iñaki Basterretxea eta Fredi Paia. | 1. Jon Rementeria
2. Asier Bidaburu |
Jon Rementeria, Asier Bidaburu, Lander Ibarzulea, Amaia Jauregizar, Xabat Galletebeitia eta Amaia Uribe. | ||
1999[17] | XVI. edizioa | Bilbo | 1. Fredi Paia
2. Anertz Muniategi |
Fredi Paia, Anertz Muniategi, Igor Muniategi eta Iñaki Bazterretxea. | 1. Xabi Paya
2. Asier Bidaburu |
Xabi Paya, Asier Bidaburu, Urki Bilbao eta Jon Rementeria. | 1. Xabat Galletebeitia | Xabat Galletebeitia, Amaia Jauregizar, Maider Martinez, Asier Gozatadi, Ander Elortegi eta Mikel Goiriena. |
2000[18] | XVII. edizioa | Bilbo | 1. Igor Muniategi
2. Xabi Paya |
Igor Muniategi, Xabi Paya, Gaizka Amondarain eta Iñaki Bazterretxea. | 1. Oihana Bartra
2. Jon Rementeria |
Oihana Bartra, Jon Rementeria, Oier Azula eta Jurgi Garitagoitia. | 1. Ander Elortegi
2. Amaia Uribe |
Ander Elortegi, Amaia Uribe, Jon Agirre, Gentzane Jimenez, Xabat Galletebeitia eta Iasmina Gorroño. |
2001[19] | XVIII. edizioa | Bilbo | 1. Oihana Bartra
2. Lander Ibarluzea |
? | 1. Iker Gangoiti
2. Maider Martinez |
? | 1. Jon Agirre Ojanguren | ? |
2002[20] | XIX. edizioa | Bilbo | 1. Jon Rementeria | Jon Rementeria, Amaia Jauregizar, Oihana Bartra eta Miren Ibarluzea. | 1. Josu Martinez | Josu Martinez, Ander Elortegi eta Joanes Igeregi. | 1. Miren Amuriza | Miren Amuriza eta Eñaut Uruburu. |
2003[21] | XX. edizioa | Bilbo | 1. Josu Martinez
2. Jon Agirre |
Josu Martinez, Jon Agirre, Joanes Igeregi, Amaia Jauregizar, Ander Elortegi, Iker Gangoiti, Manex Sagarna eta Beñat Vidal. | Ez zen egon | 1. Miren Amuriza
2. Eñaut Uruburu |
Miren Amuriza, Eñaut Uruburu, Arrate Illaro, Xabier Solaguren, Jone Uria, Itsaso Paia, Beñat Romero eta Maialen Beaskoetxea. | |
2004[22] | XXI. edizioa | Bilbo | 1. Josu Martinez
2. Jon Agirre |
? | 1. Arrate Illaro
2. Itsaso Paia |
? | 1. Jone Uria
2. Aitor Beitia |
? |
2005[23] | XXII. edizioa | Bilbo | 1. Itsaso Paia | Itsaso Paia, Miren Amuriza, Aitor Beitia, Arrate Illaro, Enea Pinillos, Eñaut Uruburu, Jone Uria eta Peru Vidal. | Ez zen egon | 1. Xabier Iturraspe
2. Irati Erkizia |
Xabier Iturraspe, Irati Erkizia, Imanol Uria, Nagore Beitia, Maitane Jaio eta Elena Elejarza. | |
2006[24] | XXIII. edizioa | Bilbo | 1. Miren Amuriza | Miren Amuriza, Arrate Illaro, Itsaso Paia, Enea Pinillos, Jone Uria, Beñat Romero, Amaia Aurrekoetxea eta Eñaut Uruburu. | 1. Nerea Ibarzabal
2. Imanol Uria |
Nerea Ibarzabal, Imanol Uria, Nagore Beitia, Jone Ansotegi, Elene Lejarzegi eta Ane Etxebarria. | ||
2007[25] | XXIV. edizioa | Bilbo | 1. Jone Uria | Jone Uria, Miren Amuriza, Arrate Illaro, Eñaut Uruburu, Aitor Beitia, Xabier Iturraspe, Irati Erkizia eta Pello Ormazabal. | 1. Nerea Ibarzabal
2. Elene Lejarzegi |
Nerea Ibarzabal, Elene Lejarzegi, Imanol Uria, Maialen Markaida, Andutz Zulaika eta Garazi Agirre. | ||
2008[26] | XXV. edizioa | Bilbo | 1. Jone Uria | ? | 1. Nerea Ibarzabal | ? | ||
2009[27] | XXVI. edizioa | Bilbo | 1. Peio Ormazabal
2. Txaber Ormazabal |
? | 1. Beñat Mendia
2. Olatz Ipiña |
? | ||
2010[28] | XXVII. edizioa | Bilbo | 1. Peio Ormazabal | ? | 1. Aitor Bizkarra | ? | ||
2011[29] | XXVIII. edizioa | Bilbo | 1. Nerea Ibarzabal | ? | 1. Txaber Altube | ? | ||
2012[30] | XXIX. edizioa | Bilbo | 1. Nerea Ibarzabal | ? | 1. Iker Larizgoitia | ? | ||
2013[31] | XXX. edizioa | Bilbo | 1. Txaber Altube
2. Ander Gerrikaetxebarria |
? | 1. Mendebaldeko taldea:
(Lur Ziarrusta, Alaitz Urrutia, Maider Barañano eta Aritz Landeta) 2. Ekialdeko taldea: (Antxon Uriguen, Bittor Altube, Iruri Altzerreka eta Beñat Bilbao) |
? | ||
2014[32] | XXXI. edizioa | Gernika-Lumo | 1. Asier Galarza | ? | Ez zen egon | |||
2015[33] | XXXII. edizioa | Igorre | 1. Txaber Altube
2. Lurdes Ondaro |
? | ||||
2016[34] | XXXIII. edizioa | Getxo | 1. Txaber Altube
2. Unai Mendiburu |
? | ||||
2017[35] | XXXIV. edizioa | Markina-Xemein | 1. Iruri Altzerreka
2. Beñat Bilbao |
? | ||||
2018[36] | XXXV. edizioa | Bilbo | 1. Gorka Pagonabarraga | Amaiur Atxa, Ander Sarriugarte, Bittor Altube, Gorka Pagonabarraga, Iruri Altzerreka, Maddi Egiguren, Maite Sarasola eta Peru Irastorza. | ||||
2019[1] | XXXVI. edizioa | Abadiño | 1. Maite Sarasola | Bittor Altube, Maider Altuna, Janire Arrizabalaga, Amaiur Atxa, Peru Irastorza, Peio Lago, Maite Sarasola eta Ander Sarriugarte. | ||||
2020[37] | XXXVII. edizioa | Arrigorriaga | 1. Irune Basagoiti
2. Leire Vargas |
Irune Basagoiti, Leire Vargas, Maider Altuna, Izaro Bilbao, Amaiur Atxa, June Diaz, Sara Asenjo eta Jokin Ansotegi. | ||||
2021[38] | XXXVIII. edizioa | Igorre | 1. Janire Arrizabalaga
2. June Diaz |
Janire Arrizabalaga, June Diaz, Araitz Katarain, Izaro Bilbao, Ixone Asategi, Jokin Ansotegi, Maialen Lago eta Peio Lago. | ||||
2022[39] | XXXIX. edizioa | Larrabetzu | 1. Izaro Bilbao
2. June Diaz |
Izaro Bilbao, June Diaz, Haizea Telleria, Kelmene Abaitua, Araitz Katarain, Jokin Ansotegi, Maialen Lago eta Naia Martin. | ||||
2023[40] | XXXX. edizioa | Gernika-Lumo | 1. Haizea Telleria
2. Ixone Asategi |
Haizea Telleria, Ixone Asategi, Aiala Irurtia, Kelmene Abaitua, Enara Gallastegi, June Diaz, Maialen Lago eta Naroa Jaio. |
*Tarteko maila 1987an, 1995ean, 1999tik-2002ra eta 2004an jokatu zen soilik.
Erreferentziak
- «Maite Sarasola Bizkaiko eskolarteko txapeldun» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (1. 1984) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (2. 1985) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (3. 1986) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (4. 1987) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (5. 1988) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (6. 1989) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (7. 1990) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (8. 1991) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (9. 1992) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (10. 1993) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (1995). Bapatean 1994. Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 20 or. ISBN 84-89289-06-0..
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (12. 1995) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (13. 1996) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (14. 1997) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (1999). Bapatean 1998. Elkarlanean S.L., 27 or. ISBN 84-8928-316-8..
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2000). Bapatean 1999. Lanku Bertso Zerbitzuak, 29 or. ISBN 84-8928-319-2..
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2001). Bapatean 2000. Lanku Bertso Zerbitzuak, 28-29 or. ISBN 84-8928-322-2..
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (18. 2001) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2003). Bapatean 2002. Lanku Bertso Zerbitzuak, 29 or. ISBN 84-9783-023-7..
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2004). Bapatean 2003. Lanku Bertso Zerbitzuak, 39 or. ISBN 84-9783-149-7..
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (21. 2004) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2006). Bapatean 2005. Lanku Bertso Zerbitzuak, 30 or. ISBN 84-935192-1-9..
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2007). Bapatean 2006. Lanku Bertso Zerbitzuak, 30-31 or. ISBN 978-84-935192-6-1..
- Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2008). Bapatean 2007. Lanku Bertso Zerbitzuak, 31 or. ISBN 978-84-936159-3-2..
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (25. 2008) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (26. 2009) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (27. 2010) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (28. 2011) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-04).
- «Iker Larizgoitia eta Nerea Ibarzabal Bizkaiko Eskolarteko txapeldun» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
- «Txaber Altube txapeldun Bizkaiko eskolartekoan» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
- Berria.eus. «Asier Galarzak irabazi du Bizkaiko eskolartekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
- «Txaber Altubek lortu du eskolarteko txapela» https://anboto.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
- (Gaztelaniaz) «Txaber Altube abadiñarrak Bizkaiko Eskolarteko bertsolarien txapela jantzi du | durangon.com» durangon.com 2016-05-23 (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
- «Iruri Altzerrekak jantzi du Bizkaiko eskolarteko txapela» https://anboto.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
- (Gaztelaniaz) «Gorka Pagonabarragak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko txapelketa | durangon.com» durangon.com 2018-05-07 (Noiz kontsultatua: 2018-05-12).
- «Irune Basagoitik irabazi du Bizkaiko eskolarteko txapelketa» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2020-10-31).
- «Janire Arrizabalagak irabazi du Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa» Bertsolari 2021-06-01 (Noiz kontsultatua: 2021-07-01).
- «Izaro Bilbaok irabazi du Bizkaiko eskolarteko txapela» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2022-05-29).
- «Haizea Telleria da 2023ko Bizkaiko Eskolarteko txapelduna» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).