Bizkaiko Emakumeen Asanblada
Bizkaiko Emakumeen Asanblada 1976. urtean sortutako elkarte feminista
Bizkaiko Emakumeen Asanblada | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irabazi asmorik gabeko elkartea |
Jasotako sariak | |
Jarduera
Euskadiko Jardunaldi feministak antolatzeaz gain, dibortzioaren eskubidearen alde, hezkuntza eta osasun ez sexista baten alde eta abortuaren eskubidearen alde jardun duen elkartea da.[1] 1982. urtean "Maite Albiz" Emakumeen Dokumentazio Zentroa sortu zuen, Euskal Herriko mugimendu feministaren inguruko ekintza eta ideiak gorde eta artxibatzeko helburuarekin.[2]
Sariak eta Aitortzak
2008.urtean, Berdintasunerako Emakunde Saria. Emakumeei laguntza juridikoa eskaini die banaketa, dibortzio, eta abortuarekin zerikusia duten prozesu judizialetan, bai legalizatu aurretik eta baita ondoren ere.[1]
Erreferentziak
- «Emakunde saria» www.emakunde.euskadi.eus 2019-01-22 (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
- «Conócenos | EMAKUMEAK» emakumeak.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.