Bizkaia frontoia
Bizkaia frontoia Bilboko (Bizkaia) Miribilla auzoan dagoen pilotalekua da. Kolore nagusiak beltza eta grisa ditu. Kantxa nagusia 38 metroko pilotalekua da, 3.000 ikusleentzat lekua duena; gainera, 458 lagunentzat trinketa bat ere badu. Eraikinean sei solairuko kiroletxe bat dago.[1]
Bizkaia frontoia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°14′53″N 2°55′37″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 2011 |
Kirola | pilota |
Edukiera | 3.000 |
Luzera | 38 m |
Historia
Javier Gastón, David Gastón eta Marcelo Ruiz arkitektoek proiektatu zuten.
2011ko martxoaren 5ean inauguratu zuten; lehen pilotakadak buruz buruko hiru txapeldun bizkaitarrek —Hilario Azkaratek, Jesus Garcia Ariñok eta Iñaki Gorostizak— eman zituzten.[2] Lehendabiziko jaialdian, martxoaren 19an, Irujok eta Merino II.ak 22-12 menderatu zituzten Olaizola II.a eta Begino.[3]
Erreferentziak
- Mallo, Juanma. (11-3-6). «Con este frontón la pelota vivirá un nuevo tiempo de esplendor» El Correo.
- Eskudero, Jon. (2011-03-06). Bilboko Bizkaia pilotaleku berriak kudeaketa pribatua izango du. .
- Eskudero, Jon. (2011-03-20). «Ardi onak artzain ona badu...» Berria.
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.