Besoko bizeps
Giza anatomian, besoko bizepsa —hizkera arruntean bizepsa izendatua— besoaren aurrealde eta goialdeko muskulu luze bat da, sorbaldaren eta ukondoaren artean dagoena.[1] Muskulu honen bi aldeak erabil daitezke botila bat kortxo-kentzeko batekin irekitzen denean[2].
- Artikulu hau besokoaren muskuluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «bizeps».
Besoko bizeps muskulu | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | muscle of anterior compartment of arm (en) |
Kokapena | besondoa |
Konponenteak | long head of the biceps brachii (en) short head of the biceps brachii (en) |
Jatorria | Korakoide apofisia glenoid labrum (en) supraglenoid tubercle (en) |
Insertzioa | radial tuberosity (en) |
Artikulazioa | glenoid labrum (en) |
Hona drenatzen du | brachial veins (en) |
Arteria | brachial artery (en) anterior humeral circumflex artery (en) |
Zaina | brachial veins (en) |
Nerbioa | muskulokutaneo |
Muskuluaren akzioa | flexion of the elbow joint (en) supination of the forearm (en) flexion of the arm at the shoulder joint (en) |
Antagonista | Besoko trizepsa |
Identifikadoreak | |
Latinez | musculus biceps brachii |
TA | A04.6.02.013 |
FMA | 37670 |
Terminologia anatomikoa |
Anatomia
Bi alde ditu:
- Alde motza, apofisi korakoidean tendoi batek sortua.
- Alde luzea, omoplatoan sortua.
Bi gorputz muskularrak elkartu egiten dira, eta, azpitik, tendoi komun baten bidez, erradioko tuberositate bizipitalean sartzen dira.
Besoko bizepsa besoko arteriaren adar batek edo bik baskularizatzen dute, arteria bizipitalek.
Muskulukutaneo nerbioaren berezko adar batek inerbatzen du: bizepsaren nerbioak.
Mugimendua
Alde bakoitzak eginkizun ezberdinak ditu. Motza koaptatzailea, flexotzailea eta biratzailea da; luzea, berriz, luxatzaile edo koaptatzailea izan daiteke.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Lippert, Lynn S.. (2006). Clinical kinesiology and anatomy. (4. argitaraldia) Philadelphia: F. A. Davis Company, 126–7 or. ISBN 978-0-8036-1243-3..
- Lippert, Lynn. (2006). Clinical kinesiology and anatomy. (4th ed. argitaraldia) F.A. Davis ISBN 978-1-4294-2678-7. PMC 80029454. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.