Bizente Paul

Bizente Paul (Pouy, Akizetik gertu, Gaskoinia, 1581eko apirilaren 24a - Paris, 1660ko irailaren 27a) frantziar apaiz katolikoa izan zen. Umezurtz, preso eta eri zeudenei laguntzen eman zuen bizitza. Bi erakunde katoliko sortu zituen: Misioaren Kongregazioa eta Karitatearen Alabak. 1737an, Klemente XII.ak santu izendatu zuen. Jaieguna irailaren 27an ospatzen da.

Bizente Paul

kapilau

Bizitza
JaiotzaSaint-Vincent-de-Paul, 1581eko apirilaren 24a
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaParis, 1660ko irailaren 27a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaTolosako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apaiza
MugimenduaKontrarreforma
Santutegia
Irailaren 27
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaMisioaren Kongregazioa
San Bizente Paulen Karitateko Alabak

Find a Grave: 3233 Edit the value on Wikidata

Bizitza

1600. urtean apaiz egin zen. 1605ean, itsas bidaia batean berberiarrek preso hartu eta Tunisian saldu zuten esklabo; halaxe egon zen bi urtez. Frantziara itzulita, Misioaren Kongregazioa sortu zuen 1625ean, eta Karitatearen Alabak 1633an. XVII. mendeko errenazimentu katolikoaren ordezkari ospetsuenetakoa da. Haren sorterriak egun Saint-Vincent-de-Paul izena du.

Erreferentziak

    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizente Paul Aldatu lotura Wikidatan
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.