Bizarbeltz
Edward Teach edo Edward Thatch, askoz ere ezagunagoa Bizarbeltz ezizenaz (1680- 1718ko azaroaren 22a, Ocracoke, Ipar Carolina) ingeles pirata nabarmen bat izan zen. Mendebaldeko Indietako eta Hamahiru Kolonietako kostaldeetan bereak eta bi egiten jardun zuen, pirata lanbidean hasi aurretik Britainiar Itsas Armadako itsasgizona ere izana zen.
Bizarbeltz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bristol, 1680 |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma |
Heriotza | Ocracoke (Ipar Carolina), 1718ko azaroaren 22a (37/38 urte) |
Heriotza modua | : burugabetzea |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mary Ormond |
Jarduerak | |
Jarduerak | pirata |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | ontzi-kapitain |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Ondorengotza Gerra |
Robert Maynard britainiar tenientearekin izandako borrokaldi batean hil zen. Hil eta bereahala bere burua moztua eta masta batetik zintzilikatua izan zen.
Batzuek diotenez Benjamin Franklinek Bizarbeltzi buruz idatzi omen zuen olerki batek honela dio:
« | Come all you jolly sailor You all so stout and brave; Come hearken and I'll tell you What happen'd on the wave. Oh! 'tis of that bloody Blackbeard I'm going now for to tell; And as how by gallant Maynard He soon was sent to hell. |
» |
Zatozte, marinel alaiok hain sendo eta kementsuak denok; Zatozte, egin kasu eta azalduko dizuet itsasoan gertatua. Oi! Bizarbeltz odolzaleaz da mintzatzera noakizuena; eta nola Maynard galaiak berehala inpernura bidali zuenekoa. |
Iruditegia
- Bizarbeltzen bandera.
- Robe Mainard eta Bizarbeltzen borrokaldia.
- Bizarbeltzen burua mastatik zintzilik.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.