Bizar

Bizarra kokotsean, masailetan, lepoan eta beheko ezpainaren azpian hazten den ilea da.

1 : hiru egunekoa, 2 : bibotea, 3 : kokospeko, 4 : bibote-kokospekoa, 5 : ile-zangoak, 6 : Souvarov, 7 : inperiala, 8 : osoa
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Gorputzeko ileen gaineko zortzi datu jakingarri.

Historian zehar eta kultura ezberdinetan, aurpegiko ilea zuten gizonek jakinduria, potentzia sexuala, estatus soziala eta gisako bertuteak, eta garbitasun eza bezalako akatsak zituztela esan izan da. Erlijio batzuetan bizarrak oso garrantzitsuak dira, hala nola, judaismoan.

XX. mendearen lehen hamarkadetan euren zentzu estetikoa kendu ondoren, bizarrak, ile luzearekin batera, hippieek berriz modan jarri zituzten. Egun, XXI. mendearen hasieran, bizar luzeak ez dira oso ohikoak mendebaldeko gizon gazteen artean. Hipsterrek ere modan jarri zuten.[1]

Sarritan, bizarra, bibotearekin konbinatzen da, goiko ezpainaren gainean hazten den ilearekin. Batzuetan, pixka bat mozten da, lepoko eta masailetako zatiak kenduz.

Bizarra historian

Lehen esan den bezala, bizarrak garrantzi handia du kultura askoetan, antzinakoetan batik bat. Adibidez, zelten artean, bizarra, gizontasunaren eta askatasunaren ikurra zen, esklaboak, bizarra moztera behartuta baitzeuden. Zeltek bezala, herri germaniarrek ere estimu handitan zuten bizarra. Erromatarrak izan ziren, euren kultura eta Inperioa zabaltzen hasi zirenean, bizarra moztearen ohitura hedatzen hasi zirenak, soldaduak horretara behartuta baitzeuden, zituen abantailengatik (etsaiak borrokan, bizarretik tiratzea eragozten zen), eta, Erromatar Inperioa gizarte militarra zenez, laster, inperioko gizon gehienek, bizarra mozteko ohitura hartu zuten.

Erdi Aroan, germaniarrek, antzinako erromatar lurrak inbaditu zituztenean, berriz modan jarri zuten bizarra, ordutik aurrera, moda kontua bakarrik izango zen arren. Adibidez, XVI. mendean, oso arrunta zen gizonek bizarra izatea. XVII. mendean eta XVIII. mendean, berriz, arruntena bizarra moztea zen. XIX. mendean, gizon askok, bizarra mozteari utzi zion, baina, gehiengo handi batek, bibotea baino ez zuen. XX. mendeak, azkenik, bizarra moztearen formalismoa ekarri zuen. Gaur egun, bizarra erabiltzea moda kontua baino ez da.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.