Biurdana BHI

Biurdana Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) eta Batxilergoko institutu iruindarra da. Trinitarioak eremuan dago, Arga ibaia, Hodien oinzubia, Biurdana parkea eta Donibane eta Sanduzelai auzoen artean kokatua.

D eredua jarraituz, ikasgai guztiak euskaraz irakasten dira, gaztelania eta literatura, ingelesa eta frantsesa ikasgaiak izan ezik.

Hasiera batean Fernando Remacha izenaz ezagututa, Biurdana izena hartu zuen 1995. urtean egindako berreraketa lanen ondorioz. Gaur egun, 550-600 ikasle sar daitezke institutuan. Ikasleen jatorria askotarikoa da. 2008. urteko ekainean, Biurdanako ikasleen %30a Iruñetik hurbil dauden herrietakoak ziren, adibidez, Orkoien, Etxauri, Ororbia, Irurtzun, Lekunberri eta beste batzuk. Beste ikasle guztiak, Sanduzelai, Patxi Larraintzar eta Amaiur eskoletatik zetozten. DBH 3. mailatik aurrera datozen ikasleak, Lekunberri eta Atakondoako eskoletatik datoz, azken hauek, Iruñetik kanpo.

Kanpo estekak

42°49′11.41″N 1°39′37.02″W
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.