Bitxilore mundua
Bitxilore mundua (ingelesez Daisyworld) James Lovelock eta Andrew Watsonek simulatu zuten gaia hipotesia azaltzeko 1983an.
Mundu hau, ordenagailuz egindako simulazio bat da, non eguzki batek planeta bat orbitatzen duen eta haren tenperatura pixkanaka-pixkanaka ari da handitzen. Bi bitxilore mota bereizten dira: beltzak eta zuriak. Bitxilore zuriek argia islatzen dute, beltzek, berriz, argia xurgatzen dute.
Planetaren tenperatura jaisten bada, bitxilore beltzak ugarienak izango dira, eguzkiaren beroa hartzen baitute. Honen ondorioz, planetako tenperatura igoko da, bitxilore beltzen xurgatze ahalmena dela-eta. Horregatik beragatik, planeta epelagoa bihurtzen denean, bitxilore zuriak hasten dira eta tenperatura sakabanatuta egongo da.
Kontrako prozesua gertatuz gero, hau da tenperatura igotzen bada, ezin lirateke egongo bitxilore beltzak, oso giro berotsua izango litzatekeelako. Honela, lore zurien populazioa handitu egingo zen, Lurraren tenperatura txikituz bitxilore zurien islatze ahalmena handiaren eraginez. Horrela, lore beltzak ingurune horretan bizi ahalko ziren, oreka mantenduz.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Bitxilore mundua azaltzen duen animazioa
- Online DaisyWorld simulatzailea, opzio askorekin (HTML5/Javascript)
- Daiwyworlden Java Appleta 2D espazio batean
- Spatial Daisyworld Model Java Applet bat eta Daisyworlden eboluzioaren azalpena.