Bittor Kapanaga

Bittor Kapanaga Elorza (Otxandio, Bizkaia, 1925eko urriaren 15a - Gasteiz, Araba, 2011ko uztailaren 14a) euskaltzalea eta euskal idazlea zen.

Bittor Kapanaga
Kapanaga (lehena ezkerretik) Aita Oinandia eta Laspiurrekin, Arantzazun, 1963an
Bizitza
JaiotzaOtxandio, 1925eko urriaren 15a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 2011ko uztailaren 14a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Inguma: bittor-kapanaga-elorza-1925-2011 Literaturaren Zubitegia: 71 Musicbrainz: 88d89f24-923b-4daa-9252-ad6fd43dde83 Edit the value on Wikidata

Aita eta ama euskaldunak zituen, aita kaletarra eta ama baserritarra. Bost urtedun, amak erdara apur bat irakatsi eta eskolara joan zen, dena erdaraz ikasten zen garaian. Zortzi urte zituela aita hil zitzaion, zorte txarreko ebakuntza baten ondoren. Ama hiru seme-alabekin geratu zen bakarrik.

Hamar urte zituela gerra hasi zen, hegazkinetatik ihesi aititak Berrizen zuen baserriraino heldu zen. Bertan bederatzi hilabete eman eta gero Otxandioko baserri erre suntsitura itzuli ziren kale-baserri bizitzara, behi pare bat eta lur batzuekin.[1]

Hogei urtedun, Eibarrera joan zen lanera. Egunez, fabrikan aritzen zen, eta gauez, Armeria Eskolan. Industria-maisu ikasketak egiten zebilela, herri hartako gerraosteko euskal mugimendua sortu zuen, beste zenbait euskaltzalerekin batera. Gauez, euskara irakasten hasi zen Klub Deportiboan. 1953an, Euzko Gogoa aldizkarian hasi zen idazten; geroago, Zeruko Argian, Anaitasunan eta beste batzuetan. 1978an, Euskera erro eta gara liburua argitaratu zuen, euskararen erroen bila joanda.[2]

Eibarren 13 urte egin eta Otxandiora itzuli zen kooperatibak sortu eta antzeko beharretara, beti ere hiru zaletasun hauekin: euskaraz idatzi, hizkuntza ikertu eta baratza zaindu.[1]

Bittor Kapanagak eta Gontzal Mendibilek elkarrekin sortu zuten Bagare euskal abesti ezaguna, 1974ko negualdean: Kapanagak jarri zizkion hitzak, eta Mendibilek musika.[1][3]

Lanak

Saiakera

  • Euskera erro eta gara (1978, egilea editore)
  • Badator olentzaro (1995, Olentzaro)
  • Olentzaro: sua hilda (1995, Olentzaro)
  • Olentzaroren aurpegiak (1995, Olentzaro)
  • Olentzaroren lagunak (1995, Olentzaro)
  • Oxinondoko gertaerak (1995, Olentzaro)

Erreferentziak

  1. Mendibil, Gontzal. (2019). Bittor eta biok. edicionesbeta.com, 58 or. ISBN 978-84-17634-29-2..
  2. «Bittor Kapanaga idazlea hil da», Argia.com, 2011-07-15.
  3. Luis ARANBERRI MENDIZABAL Amatiño: «Araban bagare», Amatiño bloga, 2011-06-23.

Ikus, gainera

  • Bizkaiko idazleen zerrenda

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.