Erreakzio bitarteko

Erreakzio bitartekoa da erreakzio baten tarteko urratsetan eratzen den entitate edo espeziea. Erreaktiboetatik azken produktuetara daraman erreakziobidean sortzen diren entitate ezegonkorrak dira[1].

Erreakzio kimiko gehienek etapa bat baino gehiago izaten dituzte eta urrats horietako bakoitzean sortzen diren espezieak eta hurrengo batean kontsumitzen direnak dira erreakzio-bitartekoak.

Etsenplurako eman dezagun erreakzio hipotetiko hau:

A + 2B → C + D + E

bere erreakziobidea hauxe da:

A + B → C + X
X → D + Y
B + Y → E

X eta Y erreakzio-bitartekoak dira.

Erreakzio-bitartekoek oso bizitza laburra izaten duten eta oso kasu gutxitan isolatzen dira. Normalean N2O2, NO3 edo H2I bezalako molekula ez-ohizkoak izaten dira edo I bezalako atomo askeak. Beste askotan erradikal askeak, karbokatioiak edo karbanioiak izan daitezke[2].

Adibideak

Erreferentziak

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
  2. Basterretxea, Francisco; Zabala, Gorka; Mijangos, Fernando; Izurieta, Itziar; Etxeberria, Nestor & Martinez de Marigorta, Edorta. (1999). Kimika orokorra. UEU, 273-285 or. ISBN 84-86967-71-6..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.