Bisusta ur-jauzia
Bisusta ur-jauzia Nafarroa Garaian dagoen ur-jauzia da, Malerrekako eskualdeko Sunbilla udalerriko lurretan. Burdinzelaieta erreka Bidasoara heldu baino 30 metro lehenago 10-20 metroko jauzia egiten du urak antzinako trenaren ibilbidearen azpitik pasa baino lehenago. Endarlatsatik Bertizeraino doan Bidasoa Bide Berdean dago gaur egunean ibilbide hori.[1][2]
Bisusta ur-jauzia | |
---|---|
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°11′18″N 1°40′35″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Sunbilla |
Inguruko mendiak
Ur-jauzi hau Mendaurko mendilerroko Urkidi (624 m) eta Abelu-Apausa (682 m) mendietako urak jasotzen dituen Burdinzelaieta errekan dago, azken zatian.
Bertara nola iritsi
Sunbillatik Berrizaunera (Igantziko auzoa, Igantziko Bentak) doan bide berdean dago, Bisusta auzoa pasatu ondoren eskuinerako errebuelta bukatzerakoan ezker aldean. [3]
Erreferentziak
- «Berroaran-Bidasoa mendiei buruz. Toponimia. Nafarroako Euskararen Mediateka» www.mediateka.eus (Euskarabidea. Nafarroako Gobernua) (Noiz kontsultatua: 2019-04-23).
- (Gaztelaniaz) «Berroaran. Ortofotomapa 65-15» (PDF) Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2019-04-23).
- (PDF) BIDE BERDEAK / VÍAS VERDES. Euskadi / Basque Country. (Noiz kontsultatua: 2019-04-23).
Ikus, gainera
- Aitzondoko ur-jauzia (Gipuzkoa)
- Delikako ur-jauzia (Araba)
- Goiuriko ur-jauzia (Araba)
- Putzubeltz ur-jauzia (Nafarroa)
- Xorroxin ur-jauzia (Nafarroa)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.