Bistakoatxa lepoa
Bistakoatxa lepoa, baita ere Apotzakarta lepoa, Zaraia mendilerroan dagoen mendatea da, ia 1.100 metroko garaierara, Elorretako Haitza eta Aranguren mendien artean.
Berezitasunak
Mendate honetan, Aretxabaleta eta Eskoriatza herrien lurraldeak zeintzuk diren adierazten duten mugarri bat dago.
Irispideak
- Bolibar I bidea: Bide hau, Aitzorrotzetik gertu dagoen Urizarko bidegurutzetik abiatzen da. Alabitarako bidea hartu ondoren, Lizargaratera heldu eta ezkerraldera doan bidea hartu behar da. Deguria haranera jaisten den bidea eskuinetara utzi, eta Arlutzen tontorra igaro behar da, Aranguren mendira heldu, eta, hemendik, bide zuzena hartuz, Bistakoatxa lepora heltzeko.
- Bolibar II bidea: Bide hau, Bolibar I bidea baino askoz laburragoa da. Uretz izeneko bidegurutzetik, ezkerretara doan bidea hartu behar da, gorantz. Handik apur batera, ezkerretarako bihurgunea hartu eta gorantz jarraitu behar da, pinudi baten ondora heldu arte. Une hortan, bidegurutze bat dago. Bata, behera doa Eraña auzora. Beste bidea berriz, gorantz doa. Hauxe da hartu behar dena. Bide honen amaieran, beste bidegurutze bat dago. Bata, eskuinera eta gora doana, eta bestea, ezkerrera doana. Azken hau hartu behar da. Hasieran pixkat gora egiten du, baina ondoren, laua da. Minutu batzuen ondoren, eskuinetara doan harrizko bide bat hartu behar da. Eta gora segi, Elixabarri mendatearen tontorreraino heldu arte. Inguru hontan, San Juan Portaletañako ermita eta iturri bat daude. Bi hauek atzean utzi eta gorantz egin behar da, Mendiolatik datorren bidera heldu arte. Hona heldu ondoren, aurrera segitzea baino ez da, gorantz eta gorantz, eskuinetara Aranguren eta ezkerretara Elorretako Haitza mendiak begi bistan izan arte.
- Bolibar III bidea: Bide hau, Bolibarko Eraña auzotik abiatzen da. Lete mendatea igo ondoren, mendate honen hasieran Eskoriatzako hilerria igaroz, Erañara hartu behar da, eskuinetara doan bidea hartuz. Behin Erañara heldu ondoren, begi bistan dagoen azken etxearen ezkerraldetik doan bidea hartu behar da. Honek, Bolibar II bidean aipatu den basorantz darama. Momentu hortatik, aurreko bide bera jarraitu behar da
- Bolibar IV bidea: Bide hau, Erañara heltzeko dagoen bigarrena da. Leteko mendatea ezkerretara utzita, Bolibarko elizarantz doan bidea jarraitu behar da, ezkerretara gorantz doan malda batera heldu arte. Gora segi, eta, tontorrera heldu ondoren, Bolibar III bidean azaldu bezala jarraitu behar da.
- Mendiola I bidea: Mendiolako mendatearen tontorrera heldu ondoren, harrizko monumentuaren eskuinetara dagoen bidea hartu behar da, gorantza doana. Handik apur batera, bidegurutze batetara heltzen da. Bata, ezkerrera doa, eta baserri baten inguruan amaitzen da. Bide hau hartu eta, honen amaierara heldu ondoren, basotxo batetik igaro behar da, bideari jarraitzeko. Hortik gora jarraitu, eta, azkenik, Bolibar II bidearekin bat egiten da, hor azaldu bezala jarraituz.
- Mendiola II bidea: Mendiola I bidean aipaturiko bidegurutzean, eskuinetara doana hartuz, harrizko bideari jarraiki, handik gutxira, Mendiola I bidearekin bat egiten du, ordutik aurrera lehen aipaturiko bidea jarraituz
- Mendiola III bidea: Azken bide hau, Mendiola I eta II bideetan aipaturiko bidegurutzean eskuinetara hartu, baina, Mendiola I bidearekin hasieran lotu gabe, eskuinetara doan bide bat hartu behar da, etxe bakarti baten ondotik igarotzen dena. Bide hau gorantz segi eta ehiztariren bat edo beste ehizan ibiltzen den baso baten ondora heltzen da. Hemendik pixkat aurrerago, Bolibar II bidearekin lotzen da bide hau, azkenik, Mendiola I bidearekin lotuz, azken zatia egiteko.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.