Bismarck uhartedia
Bismarck uhartedia edo Bismarck artxipelagoa[1] (ingelesez: Bismarck Archipelago) Ozeano Bareko uhartedia da, Ginea Berriaren ipar-ekialdean dagoena. 49.658 kilometro koadroko eremua du. Papua Ginea Berriaren administraziopean dago. Izena Otto von Bismarck Alemaniako kantzilerraren omenezkoa da.
Bismarck uhartedia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.300 m |
Mota | uharte multzoa |
Azalera | 49.700 km² |
Eponimoa | Otto von Bismarck |
Geografia | |
Koordenatuak | 3°48′31″S 149°01′36″E |
UTC ordua | UTC+10:00 |
Protektoratu | Alemaniar Ginea Berria |
Ur-gorputza | Bismarck itsasoa |
Leku geografikoa | Ozeano Barea |
Geografia
Honako hauek dira Bismarck uhartediko uharte nagusiak:
- Almirantegoaren uharteak
- Yorkeko Dukearen uharteak
- Mussau uharteak
- Britainia Berria
- Hannover Berria
- Irlanda Berria
- Vitu uharteak
Historia
Willem Schouten izan zen uharte hauetara iritsi zen lehen europar bidaiaria, 1616an. 1884tik 1914 arte, Ginea Berria Alemaniarra protektoratuaren barnean egon zen. Australiaren esku geratu zen 1921ean. 1949. urtean Papua eta Ginea Berriari lotu zitzaion[2].
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
- Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.