Biskosa

Biskosa zelulosari lehenik soda kaustikoaren eragina eta gero karbono sulfuroarena jasanarazi ondoren lortzen den konposatua; kolore hori hila duen ore lirdingatsu baten itxuran azaltzen da, eta uretan urtu egiten da. Gauza askotarako erabiltzen da: zeta artifiziala egiteko, oihalak irartzeko, paperari kola emateko, eta abarretarako.

Vista esquemática de parte del proceso de transformación de la celulosa en rayón. Imagen creada por User:Berserker79 con ChemDraw Pro
Zelulosak soda kaustikoarekin eta karbono sulfuroarekin erreakzionatzen du, eta emaitza biskosa da

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.