Otsailaren 29
Otsailaren 29a gregoriotar egutegiaren urteko hirurogeigarren eguna da bisurteetan. Egun hau lau urtetik behin bakarrik izaten da. 306 egun falta dira bisurtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Mundua
- 1960 – 5,8ko indarreko lurrikara batek Agadir hiria suntsitu zuen, 15.000 hildako utziz.
- 2004 – Haitin egindako estatu-kolpeak Jean-Bertrand Aristide boteretik kendu zuen.
Arte eta kultura
Mundua
- 1836 – Higanotak (frantsesez: Les Huguenots), Giacomo Meyerbeerren musika eta Eugène Scribe eta Émile Deschampsen libretoa duen opera estreinatu zen Parisko Opera antzokian.
- 2016 – 88. Oscar Sariak: Film onena (Spotlinght), Zuzendari onena (Alejandro González Iñárritu – The Revenant), Gizonezko aktore onena (Leonardo DiCaprio – The Revenant), Emakumezko aktore onena (Brie Larson – Room), Gizonezko bigarren aktore onena (Mark Rylance – Bridge of Spies) eta Emakumezko bigarren aktore onena (Alicia Vikander – The Danish Girl).
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1844 – Martial Berdoly, baxenafar politikari eta abokatua (h. 1905).
- 1932 – Felix Bilbao, euskal idazle, euskaltzain urgazle eta erlijioso frantziskotarra.
- 1960 – Karlos Santisteban, euskal poeta eta idazlea.
- 1964 – Ion Imanol Rementeria, gipuzkoar saskibaloi jokalaria (h. 2022).
- 1984 – Óscar Albalat, bizkaitar kirolari eta udal-politikaria.
- 1988 – Mikel Balenziaga, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 1468 – Paulo III.a, Aita santua (h. 1549).
- 1528 – Alberto V.a Bavariakoa, Bavariako dukea (h. 1579).
- 1784 – Leo von Klenze, neoklasizismo garaiko alemaniar arkitekto, margolari eta idazlea (h. 1864).
- 1788 – Martin Zurbano, espainiar gerrillari eta jeneral liberala (h. 1845).
- 1792 – Gioacchino Rossini, italiar musikagilea (h. 1868).
- 1808 – Hugh Falconer, eskoziar paleontologo, geologo eta botanikaria (h. 1865).
- 1860 – Herman Hollerith, estatubatuar asmatzailea (h. 1929).
- 1864 –
- Josef Svatopluk Machar, txekiar olerkari eta saiakeragilea (h. 1942).
- Adolf Wölfli, suitzar marrazkilari, margolari, idazle eta musikagilea (h. 1930).
- 1892 –
- Ana María Ibars, espainiar idazle eta maistra (h. 1965).
- Augusta Savage, estatubatuar eskultorea (h. 1962).
- 1896 –
- Morarji Desai, Indiako lehen ministroa (h. 1995).
- William Augustus Wellman, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1975).
- 1908 – Balthus, frantziar margolaria (h. 2001).
- 1912 – Taiichi Ohno, japoniar negozio gizona, Toyotismoaren aitatzat hartua (h. 1990).
- 1916 – Dinah Shore, estatubatuar jazz eta herri-musikako abeslaria (h. 1994).
- 1920 – Michèle Morgan, frantziar aktorea (h. 2016).
- 1924 – Carlos Humberto Romero, El Salvadorko presidentea (h. 2017).
- 1928 – Joss Ackland, ingeles aktorea (h. 2023).
- 1936 – Ives Roqueta, okzitanierazko idazlea (h. 2015).
- 1940 – Bartolomeo Konstantinoplakoa, Konstantinoplako patriarka ekumenikoa.
- 1944 –
- Dennis Farina, estatubatuar aktorea (h. 2013).
- Paolo Eleuteri Serpieri, italiar komikigilea.
- 1960 – Khaled, aljeriar egile abeslaria, Raï musikaren sortzailea.
- 1972 –
- Ángel Castresana, espainiar txirrindulari ohia.
- Pedro Sánchez, Espainiako Gobernuko presidentea.
- 1988 – Benedikt Höwedes, alemaniar futbolari ohia.
- 1996 – Alice Fernandes Da Silva, brasildar eskubaloi jokalaria.
- 2000 – Álvaro Jiménez Alonso, espainiar atlea, pisu-jaurtiketa egokituan aditua.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1872 – Eugenio Otxoa, erdal idazlea, bibliografoa, argitaratzailea eta itzultzailea, Madrilen (j. 1815).
- 1884 – Jose Manterola, donostiar kantugile eta idazlea (j. 1849).
- 1984 – Amable Arias, euskal herritar eskultore, margolari eta grabatzailea (j. 1927).
- 2020 – Arnaud Marquesuzaa, baxenafar errugbilaria (j. 1934).
Mundua
- 468 – Hilario, Aita santua.
- 1744 – John Theophilus Desaguliers, filosofo natural frantziarra, Royal Society of Londoneko kidea (j. 1683).
- 1848 – Louis-François Lejeune, frantziar jeneral eta margolaria (j. 1775)
- 1868 – Luis I.a Bavariakoa, Bavariako erregea (j. 1786).
- 1908 –
- Pat Garrett, estatubatuar sheriffa, Billy Haurra hiltzeagatik ezaguna (j. 1850).
- John Hope, Linlithgowko I. markesa, Australiako 1. gobernadore orokorra (j. 1860).
- 1928 – Armando Diaz, espainiar jatorriko italiar jeneral eta mariskala (j. 1861).
- 1932 – Ramon Casas, modernismo katalanaren margolari eta diseinatzailea (j. 1866).
- 1940 – Edward Frederic Benson, ingeles idazlea (j. 1867).
- 1944 – Pehr Evind Svinhufvud, Finlandiako presidentea (j. 1861).
- 1956 – Elpidio Quirino, Filipinetako presidentea (j. 1890).
- 1972 –
- Concha de Albornoz, espainiar intelektual feminista, gerra zibilak erbesteratua (j. 1900).
- Violet Trefusis, ingeles socialite eta idazlea (j. 1894).
- 1980 – Yigal Allon, Israelgo lehen ministroa (j. 1918).
- 1992 – Ferenc Karinthy, hungariar eleberrigile, antzerkigile, kazetari, itzultzaile eta waterpolo jokalaria (j. 1921).
- 1996 – Sinclair Ross, ingelesezko kanadar idazlea (j. 1908).
- 2004 – Harold Bernard St. John, Barbadosko lehen ministroa (j. 1931).
- 2012 – Davy Jones, ingeles aktore eta musikaria, The Monkees taldeko kidea (j. 1945).
- 2020 – Éva Székely, hungariar igerilaria (j. 1927).
- 2024 –
- Brian Mulroney, Kanadako lehen ministroa (j. 1939).
- Ali Hassan Mwinyi, Tanzaniako 2. presidentea (j. 1925).
- Paolo Taviani , italiar zinema zuzendaria (j. 1931).
Jaiak eta urteurrenak