Birjinal
Birjinala, klabizenbalo edo espineta mota bat da, baina txikiagoa, forma ezberdinekoa (laukiluze edo luzanga), eta, musika tresna osoan zehar, ez mutur batean, teklatu bakarra duena. XX. mendean birsortua izan da, antzinako musika jotzeko.
Birjinal | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | Pultsatutako hari instrumentu, true board zithers with resonator box (en) ![]() |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 314.122-6-8 |
.jpg.webp)
Herbehereetan hedatu zen, 1500 urtearen inguruan, eta Erresuma Batuan 1600ean. Bere hariak, teklatuarekiko paraleloan zihoazen, edo, batzuetan, diagonalean.
Izena, latinezko virgatik dator, makila esan nahi duena. Latinezko virginalisetik ere etor liteke (birjina), orohar, neskatxek jotakoa zela adieraziko luzkeena; aldiz, gaur egun, izena Erregina Birjinagandik zetorrela zioen teoria baztertua izan da, tresna, honen aurretik ezagutzen baitzen birjinal bezala.
Italierazko spinetto edo espineta hitza, birjinalari, zein hegazti hego forma duen antzerako musika tresna bati erreferentzia egiteko erabiltzen da.