Birjina gaztetto bat zegoen
Birjina gaztetto bat zegoen euskarazko gabon-kanta tradizionala da, Deikundearen pasartea kontatzen duena. Sabine Baring-Gould apaiz anglikanoaren ingelesezko bertsioa oso ezaguna da Erresuma Batuan. XXI. mendean, Madonna kantariak euskarazko aldaera erabili du bere kontzertuetan, Kalakan taldearen bitartez.
Birjina gaztetto bat zegoen | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | baliorik ez |
Izenburua | Birjina gaztetto bat zegoen, Gabriel's Message eta The angel Gabriel from heaven came |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Gabon kanta |
Hizkuntza | euskara |
Jatorria
Charles Bordesek jaso zuen abestia XIX. mendearen amaieran, eta Cent Chansons populaires basques liburuan argitaratu 1895ean, Archives de la tradition basque sortako ale batean, hain zuzen ere. Üskal noelen lilia liburuan ere argitaratu zuen Bordesek, 1897an.[1]
Sabine Baring-Gould apaiz anglikanoak ingelesera itzuli zuen, eta Erresuma Batuan hedapen zabala izan zuen bertsio horrek, Gabriel's Message eta The angel Gabriel from heaven came izenekin.[2]
Eusko Ikaskuntzaren Euskal Kantutegian jasotzen den bertsioa, Sebastien Hiriarten Eskualdun eliza-kantuak bildumakoa da (1906, Baiona).[3] [4]
Hitzak
Abestiak Gabriel goiaingerua Mariari agertu zitzaioneko Deikundeko pasartea jasotzen du, eta Magnificat otoitzari (Lk 1:46-55) ere egiten dio erreferentzia.[1]
Hitzak |
---|
|
Bertsio musikatuak
Musikaren aldetik doinuak egokitzapen desberdinak izan ditu. Euskarazko grabaketa ezagun bat Kalakan taldearena da, 2009koa, eta hiru ahapaldi abestu dituena.[5] Abestiaren hasiera hau Madonnaren mundu-biretan erabili izan du kantari estatubatuarrek, Kalakanekin kolaborazioan. 2012ko The MDNA Tour biran kontzertuetarako sortutako Virgin Mary (intro) piezaren parte izan zen,[6] eta 2023ko The Celebration Tour biran, berriz, Like a Prayer abestiaren sarrera gisa erabili zuen.[7]
Ingelesezko bertsioa oso ezaguna da Erresuma Batuan, bereziki eliza anglikanoaren eguberri-kanten tradizioan, Sabine Baring-Gould itzulpenarekin eta bereziki David Willcocks konposagilearen aldaera musikalekin (1919).[8] Rock eta pop munduko kantariek ere egin izan dituzte bertsioak, hala nola Marillionek edo Stingek.
Erreferentziak
- «Charles Bordes: Üskal noelen lilia» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- «Gabriels Message» www.hymnsandcarolsofchristmas.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- Hiriart, Sebastien. (1906). Eskualdun eliza-kantuak [Música impresa : cantiques en usage dans le Pays Basque : transcription pour orgue ou harmonium. ] (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- (Gaztelaniaz) «Cancionero vasco - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- «Birjina gaztetto bat zegoen» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- (Ingelesez) «The different Madonna songs with Kalakan from the MDNA Tour | Madonnarama» www.madonnarama.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- «Jamixel Bereau, Kalakan: "Nik erakutsi nion Madonnari 'Birjina gaztetto bat zegoen' kanta"» EITB 2023-11-22 (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
- «GABRIEL'S MESSAGE | Coral Cristóbal de Morales» cristobaldemorales.net (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
Kanpo estekak
- Madonna: Virgin Mary (intro), The MDNA Tour, 2012, Birjina gaztetto bat 3. minututik aurrera.
- Madonna: Like a Prayer (intro), The Celebration Tour, 2023.
- (Ingelesez) Marillion: Gabriel's Message.
- (Ingelesez) Sting: Gabriel's Message, 1987.
- Partiturak eta MIDI fitxategiak.