Birila

Birila (Tiermas, Iruñeko Erresuma c.870 - Leireko monasterioa, c.950) nafar monjea izan zen, X. mendean Leireko abadea izandakoa.[1]

Birila
Bizitza
JaiotzaTiermas, c.870
Herrialdea Iruñeko Erresuma
HeriotzaLeireko monasterioa, 950 (egutegi gregorianoa) (79/80 urte)
Jarduerak
Jarduerakmonjea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaBeneditar

Kondaira

Donejakue bidean leku askotan adierazten duten kondaira baten protagonista da. Tradizioaren arabera, ez zuen zeruko betikotasuna eta zoriontasuna oso ondo ulertzen. Behin, urretxindor baten txioak erakarrita basora joan eta 300 urtez egon zen txoriari begira; bera unetxo bat baino pasatu ez zelakoan zegoen, baina monasteriora itzuli zenean ez zuen inor ezagutzen eta ez zuen inork ezagutu. Ondoren, Jaungoikoa agertu omen zitzaion, zoriona txoriaren kantua baino handiagoa zela esanez. Horren ondorioz monasterioko fraideek Birila santutzat hartu zuten.[2]. Kondairaren aldaera baten arabera, garaiko abadeek pentsatu zuten bere eguneko paseoan pizti batzuk jan zutela[3].

Jada Antso Nagusiaren garaian gurtua, agirietan Alodia eta Nunilorekin batera agertu zen. Zistertarrek bere santuen zerrendan sailkatzen dute.

Kondaira hau Ero de Armenteiraren bertsioan ere kontatzen da Galizian, noblea zenaren aldaerarekin[4]. Eroren kondaira Alfontso X.a Gaztelakoak jaso zuen Cantigas de Santa Mariaren 103. cantigan[5].

San Birilaren bidea

Leiretik gertu dagoen iturri batek San Birilaren iturri izena hartzen du, eta bertara doan bidea kondaira honen eta erromesaldien parte dira. Bidea ondo markatuta dago baina ez da egokia aulkiekin egiteko. mendi zati batzuk baititu[6]. Bidea egiteko 30 bat minutu behar dira[7].

Erreferentziak

  1. Atienza, Juan G.. Los santos imposibles. Bartzelona: Plaza y Janés ISBN 8401311098..
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Birila, San. .
  3. (Gaztelaniaz) «Leyendas del Camino de Santiago en Navarra - Descubre Navarra» turismo.navarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  4. «San Ero de Armenteira | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  5. «www.museo.depo.es - Museo de Pontevedra. Noticias. Notas de prensa» www.museo.depo.gal (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  6. (Gaztelaniaz) San Virila: una ruta de senderismo con una leyenda que hipnotiza a los peques -. 2019-10-12 (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).
  7. (Gaztelaniaz) «Monasterio de Leyre :: Descubre Navarra, Turismo en Navarra» turismo.navarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.