Birikako minbizi

Biriketako minbizia izaera gaiztoa duen eritasuna da eta ohikoenetariko minbizi mota da mundu mailan. Europan eta Estatu Batuetan, biriketako minbizia heriotza-kausa nagusia da gizon eta emakumeetan[1]. Biriketan agertzen da, biriketako ohiko zelulen kontrolik gabeko hazkuntza gaiztoaren ondorioz.  Normalean, hazkuntza horrek biriketako zelula epitelialetan izaten du jatorria, baina gorputzeko beste organoetara zabal daiteke[2]. Minbizien artean beldurgarrienetarikoa da 2 arrazoi nagusiengatik:

  1. Alde batetik, biriketan sortzen diren tumoreak gorputzeko urruneko organoetara erraztasunez hedatzen dira. Hau da, minbizi zelulek urruneko organoak inbaditzean metastasia eratzeko gaitasun handia dute. Hala ere, beste organoetan jatorria duten tumoreek biriketan sortutako metastasiak ez dira biriketako minbizitzat hartzen.
  2. Bestetik, garaiz diagnostikatzeko oso zaila da. Izan ere, minbizi honen lehenengo estadioak sintomarik gabekoak izaten dira normalean[3]. Hori dela eta, maiz, biriketako minbiziaren diagnostikoa beste arrazoi bategatik egindako bularraldeko erradiografia baten ondorioz ematen da[4].
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Birikako minbizi
Deskribapena
Motarespiratory system cancer (en) Itzuli, pneumopatia, lung neoplasm (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateaonkologia
pneumologia
Arrazoia(k)tobacco smoking (en) Itzuli, asbestosi, passive smoking (en) Itzuli, radon, airearen kutsadura
Erretze
Sintoma(k)bularreko mina, Eztula, hemoptisia, betealdia, pisu galera, anorexia, Arnasestua
wheeze (en) Itzuli
Sortzen duheriotza
Azterketa medikoaerradiografia, ordenagailu bidezko tomografia axiala, Bronkoskopia
Biopsia
Asoziazio genetikoa
Identifikatzaileak
GNS-10-MKC34.2, C34.1 eta C34.3
GNS-9-MK162.3, 162.5, 162.8 eta 162.4
GNS-10C3333.-C3434.
GNS-9162162
OMIM211980, 608935, 612593, 614210 eta 612571
DiseasesDB7616
MedlinePlus007194 eta 007270
eMedicine007194 eta 007270
Disease Ontology IDDOID:1324
Biriketako minbizia

Sintomak

Biriketako minbiziaren seinaleak eta sintomak gaixotasuna aurreratuta dagoenean agertzen dira. Minbiziak honako sintomak izan ohi ditu[5]:

Giza biriken toraxeko mozketa
  • Eztul iraunkorra
  • Denborarekin txartu egiten den disnea (arnasa hartzeko zailtasuna)
  • Bularreko min jarraitua
  • Hemoptisia (eztulean odola botatzea)
  • Txistuak arnastean
  • Ahots zakarra
  • Errepikazko pneumoniak edo bronkitisak
  • Lepoa, aurpegia edo besoak handituta
  • Buruko mina
  • Sukarra
  • Hezurretako mina
  • Jangale galera eta pisu galera
  • Nekea

Birika minbiziak zelula gaiztoen tamainaren eta agerreraren arabera 2 mota nagusietan sailkatzen dira: mikrotikoa (zelula txikien biriketako minbizia) eta ez mikrotikoa (txikiak ez diren zelulen biriketako minbizia). Azken mota hau ohikoena da[5]. Bakoitzaren garapena desberdina denez tratamendua ere desberdina izaten da. Gainera, gaixotasunaren estadioak eta gaixoaren adinak ere eragina dute, besteak beste. Normalean, lehenengo kimioterapia eta erradioterapia bidezko tratamendua ematen da zelula minbizidunak hiltzeko eta gero, tumoreak kentzeko, kirurgia.[4]

Diagnostiko goiztiarrak tratamenduaren arrakastan eragin handia du. Minbiziaren detekzioa lehenengo estadioetan gertatzen bada kirurgiaren bidez tumorea atera daiteke eta gaixoa sendatzeko probabilitatea handiagoa da. Halaber, gaixotasun honen birulentzia eta detekzio goiztiarra egiteko zailtasunaren ondorioz, kasu gehienetan metastasia jada gertatu da. Kasu horietan, gibeleko, areako eta hestegorriko minbiziekin batera biriketako minbiziak pronostiko txarrena du[3]. Diagnostiko berantiarraren kasuan bizi-itxaropena batezbesteko 8 hilabetekoa da.

Epidemologia

Mundu mailan, biriketako minbizia intzidentzia eta heriotza-tasa altuak dituen gaixotasuna da, minbizien artean heriotza gehien eragiten dituena da, hain zuzen ere. Urtero 2 miloi miloi heriotza eragiten ditu [6]eta, Europan eta Estatu Batuetan bereziki, heriotza tasa altuagoa da[4]. Europako ekialdean 100.00 biztanleko 70 kasu berri agertzen dira urtero.

Gizonezkoei dagokionez, minbiziek eragindako heriotzen lehenengo kausa da eta emakumezkoetan, aldiz, hirugarrena (kolon eta bularreko minbiziaren atzetik).

Espainian, urtero 20.000 kasu berri agertzen dira eta Intzidentzia eta heriotza-tasa oso handia du ere bai. Minbiziaren ondoriozko heriotzen lautik bat biriketako minbiziari dagokio. Gizonetan emakumeetan baino gehiagotan ematen da; emakume bakoitzeko 9 gizon gaixotzen dira. Gainera, gizonezkoetan minbizien %20 biriketako minbizia da eta emakumezkoetan bakarrik %3a. Nahiz eta gizonetan intzidentzia mantendu den, azken urtetan emakumeen erretze ohiturak igo dira eta, ondorioz, intzidentzia urtero %2,4 hazten da[7][8].

Gehienetan 60-70 urtetik aurrera duten pertsonetan diagnostikatzen da. Hala ere, kasu gutxitan, 45 urte inguru duten pertsonetan ere diagnostikatzen da, tabakoa erretzen oso goiz hasteagatik[9].

Orokorrean, erretzaileak eta erretzen ez dutenak kontuan hartuz, bizitzan zehar gizon batek biriketako minbizia izateko probabilitatea 1/15 da eta emakume batek izatekoa 1/17 da[9]. Hala ere, arriskua nabarmenki handitzen da erretzaileak direnen artean.

Arrazari dagokionez, arraza beltzeko pertsonek arraza zurikoek baino biriketako minbizia pairatzeko %20 joera gehiago dute. Gainera, arraza beltzeko gizonek ere emakumek baino gehiago pairatzen dute minbizia mota hau[9].

Etiologia

Eragilerik nagusiena tabakoa erretzea da. Izan ere, tabakoaren keak sustantzia kantzerigenoak ditu eta hauek birikak estaltzen dituzten zelulak kaltetzen dituzte. Ondorioz, biriketako ehunean asaldurak ematen dira berehala. Hasieran organismoa kalte hauek konpontzeko gai da baina esposizioa behin eta berriro errepikatzen bada, birikak estaltzen dituzten zelulak gero eta gehiago kaltetzen dira. Denborarekin, zelula horiek ezohiko portaera hartzen dute eta azkenean tumoreak sortzen dira[7]. Biriketako minbizia kasuen %90 erretzaileak diren pertsonetan ematen da; erretzeak 30 aldiz handiagotzen du minbizia izateko probabilitatea. Zenbat eta zigarroen kopuru altuagoa erre eta erretzen denbora gehiago eman orduan eta biriketako minbizia pairatzeko arriskua askoz ere handiagoa[3]. Hala eta guztiz ere, erretzeari uztean minbizia izateko probabilitatea jaitsi daiteke apurka-apurka.  

Baina minbiziak, erretzaileak ez diren pertsonetan ere eragina du. Kasu hauetan agerrera, faktore genetikoen (aurrekari familiarrek), radon gasaren esposizioaren, asbestoaren, kontaminazio atmosferikoaren eta erretzaile pasiboak izatearen araberakoa da[5]. Izan ere, hauek dira minbizia izateko arrisku faktoreak. Erretzaile pasiboen artean, gaixotzeko arriskua, 2 aldiz handiagoa da esposizioan egon ez direnekin alderatuz. Biriketako beste gaixotasun batzuk izatea, fibrosi kistikoa adibidez, biriketako tumorea eragin dezakete baita ere, nahiz eta kasu hauen intzidentzia askoz baxuagoa izan.

Biriken deskripzio anatomikoa

Barrunbe torazikoko organorik handienak birikak dira. Hauek pleura zakuetan daude sartuta. 2 motatako pleura bereizten dira: errai-pleura eta paretako pleura. Errai-pleura zuzeneko kontaktuan dago birikarekin eta, paretako pleurarekin jarraitzen du. Pareta pleura erreflexatu egiten da hilioaren inguruan eta hilioaren azpian biriki-lotailua (edo lotailu pulmonarra) sortuz. Errai-pleuraren eta paretako pleuraren arteko espazioari pleura barrunbea deitzen zaio.

Biriken deskripzio anatomikoa [10]

Paretako pleuran hiru atal desberdintzen dira:

  • Pleura kostobertebrala
  • Pleura diafragmatikoa
  • Pleura mediastinikoa

Birikiek 3 aurpegi dituzte:

  • Kostobertebrala: ganbila
  • Diafragmatikoa/oinaldea: ahurra
  • Mediala:
    • Aurrean: atal mediastinikoa
    • Atzean: atal bertebrala (bizkarrezur ornoekin kontaktuan)

Lobuluak eta segmentuak:

Eskumako birikan 3 lobulu daude (goikoa, erdikoa eta behekoa) eta ezkerrekoan, berriz, 2 (goikoa eta behekoa). Lobulu horietariko bakoitzean segmentu desberdinak daude: eskuineko birikan guztira 10 segmentu (3 goiko lobuluan, 2 erdikoan eta 5 behekoan) eta ezkerrekoan, aldiz, 9 segmentu (4 goiko lobuluan eta 5 behekoan).

Diagnostikoa

Birikietako minbiziaren erradiografia[10]

Lehenik eta behin, medikuak pazienteak biriketako minbizia izan dezakeela susmatzen badu,  toraxeko erradiografia egingo dio, eta bertan, asaldurarik edo lesio susmagarririk antzematen bada, beste proba batzuk egingo dizkio hura egiaztatzeko. [1]

  • Odol-probak (tumore markatzaileetarako odol-analitika) [11]
  • Irudi bidezko proba diagnostikoak: Horiek irudi-ikerketak dira eta gorputzaren barneko irudiak erakusten dituzte, adibidez, tumoreak edo formazio anomaloak erakuts ditzakete. Birikien erradiografia baten ondorioz ezohiko nodulu edo masa bat antzeman daiteke. Bestalde, ordenagailu bidezko tomografia (OTA) erabiliz, erradiografian antzeman ezin diren lesio txikiagoak behatu daitezke. Eskanerrak, X izpiak igortzen ditu, modu honetan, angelu desberdinetatik pazientearen irudiak jasotzen ditu eremu zehatz horren berreraiketa egiteko. [12]
  • Kerru edo flemaren zitologia: eztul egitean kerrua kanporatu egiten bada, biriki zelula kantzerigenoen presentzia ezagutzera eman dezake. Horretarako, kerruaren lagina jaso eta laborategian mikroskopio bidez behatuko da.[13]

Egin beharreko probez gainera, medikuak azterketa fisikoa egingo du eta historia klinikoari buruzko galdera batzuk egingo ditu. Erretzailea den duzun galdetuko dizu, kimikoren baten eraginpean egon ote den, etab.

Motak

Bi birika-minbizi mota desberdintzen dira:

  • Kartzinoma mikrozitikoa: kokapen zentrala izaten du normalean. Oso agresiboak eta hazkuntza azkarrekoak dira. Kasuen %20 mota honetakoak dira.
  • Kartzinoma ez-mikrozitikoa: mota honen barnean beste 3 azpimota bereizten dira:
    • Kartzinoma eskatatsua: biriken alde zentralean egoten da kokatuta eta hazkuntza geldoa izaten du. Ohikoena da.
    • Adenokartzinoma pulmonarra: biriken alde periferikoan agertzen da, pleura eta pareta kaltetuz.
    • Zelula handiko kartzinoma: zelula handiz osotuta dagoelako hartzen du izen hau. Ez da oso ohikoa izaten.

Estadioak

Minbiziaren estadifikazioa medikuek minbizia zer neurritan sakabanatu den zehazteko metodoa da. Tumorearen egoera deskribatzeko bi modu daude, minbizi motaren araberakoa.

Minbizi mikrozitikoaren estadifikazioa

  • Estadio mugatua: tumorea bularraldeko eremu mugatuan dago eta hurbileko gongoil linfatikoetara heldu da. Biriki minbizia dutenen 3 pertsonetatik batek estadio mugatuan aurkitu egiten da hasierako diagnostikoa egiterakoan.
  • Estadio aurreratua: zelula tumoralak gorputzeko beste eremuetara hedatu egiten dira, beste birikara, birika inguruko isurkarira,  garunera edo hezur-muinera, adibidez. Biriki minbizi dutenen 3tik bik estadio honetan aurkitu egiten da hasierako diagnostikoa burutzerakoan.
Minbizi ez-mikrozitikoaren estadifikazioa

Minbizi ez-mikrozitikoaren kasuan, 3 parametro hartzen dira kontuan [16]:

  1. Tumorearen tamaina (T) eta kokapena
  2. Gongoil linfatikoen (N) inbasioa
  3. Gorputzeko beste organoetan metastasiaren (M) agerpena

Modu honetan, 4 estadio definitzen dira[17]:

  • ESTADIO 0 Tumorea “in situ”  egoeran dago, hau da, birikan bakarrik kokatu egiten da eta ez ditu inguruko ehunak kaltetu (minbizi zelulak ez dira foku lokaletik urrundu). Kirurgia bidezko erauzketa burutu daiteke.
  • I. ESTADIOA Tumorea tamaina txikikoa da eta ez da inguruko gongoil linfatikoetara barreiatu. 2 azpiestadiotan banatuta dago tumorearen tamainaren arabera:

IA: 3cm ditu.

IB: 3-5cm artean.

Kirurgia bidez tumorea erabat erauzi daiteke.

  • II. ESTADIOA

Tumorea birikian kokatu egiten da. 2 azpiestadio:

IIA: tumoreak 4cm-5cm artean ditu eta ez da hurbileko gongoil linfatikoetara hedatu.

IIB: 2 motatakoak izan daitezke:

a)Tumoreak 5cm-ko tamaina du eta hurbileko gongoil lifatikoetara hedatu egin da.

b)Tumoreak 7cm baino handiagoa izan daiteke eta ez da gongoil linfatikoetara hedatu.

Orokorrean, kirurgia bidez erauz daiteke.

  • III. ESTADIOA Tumorearen tamaina eta egoeraren ondorioz ezin izango da ebakuntzarik egin, izan ere, zaila edo ezinezkoa da tumorea kirurgia bidez erauztea. 3 azpiestadiotan sailkatu egiten da: IIIA, IIIB eta IIC.

Minbizi zelulak urrutiko gongoil linfatikoetara, toraxekoetara adibidez, biriki kanpoko egituretara, bihotzera, odol-hodietara, arnas-bideetara hedatu dira.

  • IV. ESTADIOA Minbizia gorputzeko beste eremu batzuetara hedatu egin da, hau da, metastasia gertatu da. Zelula kantzerigenoak odol-korrontean sartzean, gorputzeko edozein organo edo egituretara hedatu daiteke minbizia.

IVA: tumorea toraxetik edota toraxetik kanpo hedatu egin da.

IVB: tumorea toraxetik kanpo beste organoetako eremu desberdinetara hedatu egin da.

Sendabidea

Kimioterapia

Birika-minbizia tratatzeko aukera desberdinak daude, horien artean, kirurgia, erradioterapia eta kimioterapia.

  • Kirurgia: Birika-minbiziaren kokapena argi badago eta ebakuntza bidez erauzia izan ahal bada, kirurgia burutzen da. Prozedura desberdinak daude:

           -Lobektomia: Birika lobulu bat erauzten da.

           -Neumonektomia: Birika osoa erauzten da.

           -Segmentektomia: Birika lobulu baten atal bat erauzten da.

  • Erradioterapia: X izpiak bezalako erradiazio ionikoa erabiltzen da zelula kantzerigenoak kanporatzeko eta minbizi tamaina txikitzeko. Askotan, kirurgia eta gero, erradioterapia erabiltzen da minbizi hondakin txikiak kanporatzeko. Alboko efektuen artean, nekea eta oka egitea daude.
  • Kimioterapia: Medikamentu antineoplasikoak edo zitostatikoak administratzen dira. Birika-minbizi mota eta estadioaren arabera, kimioterapia tratamendu nagusi gisa erabili ahal da edota tratamendu laguntzaile moduan.

Aurreneurriak

Birikietako minbiziaren prebentzioa eraginkorra izateko, arrisku faktoreak ekiditea eta faktore babesleak bermatzea ezinbestekoa da.

Biriketako minbizia saihesteko edo izateko arriskua murrizteko modurik onena ez erretzea da, izan ere, biriketako minbizien kausa nagusia tabakoa dela frogatu egin da, kasuen %80-90a, beraz, prebentzioa burutuz, saihesgarriak dira.[18] Gainera, tabakismo pasiboak ere, hau da, beste batzuen kea arnasteak, biriketako minbizia izateko arriskua areagotzen du.[19]

Honako faktore hauek biriketako minbiziaren arriskua areagotzea ekar dezakete:[1]

  • Amiantoaren eraginpean egotea
  • Kimiko kantzerigenoen eraginpean egotea (besteak beste, uranioa)
  • Radon gasaren eraginpean egotea [18]
  • Erradiazioarekiko esposizioa
  • Ingurumen faktoreak (airearen kutsadura-maila altuak)
  • Giza Immunoeskasiaren Birusa (GIB). Gaixotasun hau daukatenek minbizia garatzeko aukera bikoitzak dituzte, izan ere, immunitate-sistema kaltetuta dago eta horren ondorioz minbizi-zelulen ugaritze kontrolaezina ematen da. [20]
  • Aurrekari familiarrak. Minbizia izan duen senide bat izatekotan, birikietako minbizia izateko aukerak areagotu egiten dira.

Garrantzitsua da baita ere elikadura osasungarria eramatea eta ariketa fisikoa erregularki egitea.

Erreferentziak

  1. r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726, r01eEF101135D3F04C4806230B827B80FC4755949557. (2019-04-29). «Biriketako minbizia» www.osakidetza.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  2. «Cáncer de pulmón - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  3. «Cáncer de pulmón - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  4. r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726, r01eEF101135D3F04C4806230B827B80FC4755949557. (2019-04-29). «Biriketako minbizia» www.osakidetza.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  5. «Cáncer de pulmón» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  6. (Ingelesez) «Cancer» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  7. (Gaztelaniaz) Cáncer de pulmón. Síntomas, tipos, tratamiento y esperanza de vida -. 2016-06-16 (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  8. «SEOM: Sociedad Española de Oncología Médica - SEOM: Sociedad Espa» seom.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  9. (Gaztelaniaz) «Estadísticas importantes sobre el cáncer de pulmón» www.cancer.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  10. (Gaztelaniaz) «Informativo SEOM: radiografía del cáncer de pulmón» EfeSalud (Noiz kontsultatua: 2019-11-25).
  11. (Gaztelaniaz) «Pruebas para el cáncer de pulmón microcítico» www.cancer.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  12. (Gaztelaniaz) «Cáncer de pulmón de células no pequeñas - Diagnóstico» Cancer.Net 2012-06-21 (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  13. (Gaztelaniaz) «Diagnóstico del cáncer de pulmón» www.aecc.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  14. (Gaztelaniaz) Radiology (ACR), Radiological Society of North America (RSNA) and American College of. «Cáncer pulmonar - diagnóstico, evaluación y tratamiento» www.radiologyinfo.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  15. «Cáncer de pulmón - Diagnóstico y tratamiento - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  16. (Gaztelaniaz) «Las fases del cáncer de pulmón» Roche Pacientes 2017-10-05 (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  17. (Gaztelaniaz) «Cáncer de pulmón de células pequeñas - Estadios» Cancer.Net 2017-01-24 (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  18. (Gaztelaniaz) «¿Cuáles son los factores de riesgo del cáncer de pulmón? | CDC» www.cdc.gov 2019-10-22 (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  19. (Gaztelaniaz) «¿Se puede prevenir el cáncer de pulmón microcítico?» www.cancer.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).
  20. (Gaztelaniaz) «Prevenciones del Cáncer de Pulmón» Suanity 2017-11-10 (Noiz kontsultatua: 2019-11-24).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.