Birgit Nilsson
Marta Birgit Svennson edo Birgit Nilsson (Karup, Eskania, Suedia, 1918ko maiatzaren 17a - Ib., 2005eko abenduaren 25a) suediar sopranoa izan zen.
Birgit Nilsson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Märta Birgit Nilsson |
Jaiotza | Västra Karup (en) eta Västra Karup (en) , 1918ko maiatzaren 17a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Bjärlöv (en) , 2005eko abenduaren 25a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Västra Karup cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Music |
Hizkuntzak | suediera |
Irakaslea(k) | Joseph Dewar Hislop (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Biografia
Vástra Karup izeneko hirian jaio zen, Eskaniako probintzian. J. Hislop eta A. Sunnegardekin egin zituen ikasketak Stockholmeko Kontserbatorioan (1941-1946). 1946. urtean, Carl Maria von Weberren Ezkutuko ehiztaria operako Agataren pertsonaiarekin debutatu zuen, gaixorik zegoen kide bat ordeztuz, baina bere aurkezpen ofiziala 1947an izan zen, Lady Macbeth-en paperarekin, Stockolmoko Errege Operan.[1]
1948. urtean Stockholmeko Operak kontratua egin zion, eta harrezkero mundu osoko antzoki famatuenetan kantatu zuen, adibide Argentinako Teatro Colón.[2] Wagnerren interpretari bikaina zen, bereziki Isoldarena.
Kantatu zituen pertsonaia aipagarrienak: Lady Macbeth, Venus eta Elisabeth (Tannhäuser), Senta (Mamu Untzia), Elsa (Lohengrin), Brünnhilde (Sigfried), Isolda (Tristan), Aida, Salome, Elektra eta Doña Ana (Don Giovanni).
Nilssonen ahotsak ezaugarri dramatiko bikainak zituen, eta musikaltasun handia.
Abeslariak bere izena daraman Birgit Nilsson Fundazioa sortu zuen, eta honek, Birgit Nilsson saria banatzen du, saridunen artean Placido Domingo dago, abeslariak berak aukeratu zuen hil aurretik.[3] Gerora, epaimahai batek aukeratzen ditu saridunak, onuradunena artean, Yo-Yo Ma,[4] Nina Stemme[5] eta Vienako Filarmonikak.[6]
Filmografia
Sariak eta Aitortzak
Bere ibilbide artistikoan sari ugari jaso zituen:[10]
- 1954an, Errege Kortearen Abeslaria, Stockholm.
- 1958an, Urrezko Domina, Bartzelonako Lizeoak emana.
- 1960an, Musikaren Errege Akademiako ohorezko kidea, Stockholm.
- 1970an, Kammersänger, Munich.
- 1974an, Vasako Ordenaren Komandantea, Stockholm.
- 1975an, St. Olav Ordenaren Komandantea, Norvegia.
- 1991ean, Arteen eta Letren Komandantea, Frantzia.
- 1999an, Vienako Filarmonikaren ohorezko kidea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Birgit Nilsson |
Irudi Galeria
Ikusi ere
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Gaztelaniaz) «Birgit Nilsson: «Para mi voz y mi corazón, Isolde y Brünnhilde fueron las mejores»» Ópera Actual (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
- (Gaztelaniaz) «Birgit Nilsson en concierto (1967)» Teatro Colón (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
- (Gaztelaniaz) «Plácido Domingo recibirá el premio Birgit Nilsson» La Vanguardia 2009-02-20 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
- (Gaztelaniaz) Redacción. «Yo-Yo Ma, Premio Birgit Nilsson 2022» Platea Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
- (Gaztelaniaz) CODALARIO. «Nina Stemme gana el Birgit Nilsson» www.codalario.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
- (Gaztelaniaz) World, Opera. (2014-10-19). «La Filarmónica de Viena recibe el premio Birgit Nilsson» Opera World (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
- (Gaztelaniaz) «Richard Strauss: Elektra (película 1988) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Herbert Graf, David Stivender» La Vanguardia 2022-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
- (Gaztelaniaz) «Elektra (película 1980) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por» La Vanguardia 2022-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
- (Gaztelaniaz) «Tristan und Isolde (película 1973) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Pierre Jourdan» La Vanguardia 2022-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
- «Honours and awards - The Birgit Nilsson Prize» web.archive.org 2016-04-03 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).