Birger Sellin

Birger Sellin (Berlin, 1973ko otsailaren 1a) alemaniar idazlea da. Pertsona honek autismoa pairatzen du eta bi urte izan zuenetik ia ez du hitzik esan; hala ere, teknika berri bati esker, facilitated commmunication edo komunikazio erraztua, hasi zen ordenagailu batean idazten. Modu horretan poliki poliki bere egunerokoa sortu zuen, Ich will kein Inmich mehr sein titulupean 1993an argitaratuta. Liburu hau hizkuntza desberdinetara itzulia izan da eta polemika handi baten zurrunbiloan egon da ezen espezialista batzuen arabera ezinezkoa baita pertsona autista batek horrelako liburua idaztea. Birgerren liburua oso gogorra da, bere eguneroko isolamendua eta horren ondorioak jasotzen baititu. Gogortasun horrekin batera oso liburu poetikoa eta sakona dela esan dezakegu [1]. 1995an bigarren liburu bat argitaratu zuen.

Birger Sellin
Bizitza
JaiotzaBerlin, 1973ko otsailaren 1a (51 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Bibliografia

  • Ich will kein Inmich mehr sein. Kiepenheuer & Witsch, Köln 1993, ISBN 3-462-02289-X.
  • Ich Deserteur einer artigen Autistenrasse: neue Botschaften an das Volk der Oberwelt. Kiepenheuer & Witsch, Köln 1995, ISBN 3-462-02457-4.

Erreferentziak

  1. Domingo García Sabell, gaztelerazko edizioaren hitzaurrean

Kanpo estekak

(Gaztelaniaz) : Birgerren kasua.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.