Birdman (filma)
Birdman or (The Unexpected Virtue of Ignorance) (euskaraz Txorigizona edo (Ezjakintasunaren Ezusteko Bertutea)), Birdman soilik bezala ezagunagoa, 2014ko Alejandro González Iñárritu mexikar zinema zuzendariaren umore beltzeko komedia filma bat da. Michael Keaton, Zach Galifianakis, Edward Norton, Andrea Riseborough, Amy Ryan, Emma Stone eta Naomi Watts aktoreek antzeztu zuten. 2014ko abuztuaren 27an Veneziako Zinemaldian estreinatu zen.
Birdman (filma) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2014 |
Izenburua | Birdman |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | deskarga digitala eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 119 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alejandro González Iñárritu |
Gidoigilea(k) | Alejandro González Iñárritu Nicolás Giacobone (en) ![]() Alexander Dinelaris Armando Bó (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Michael Keaton Emma Stone Edward Norton Andrea Riseborough Zach Galifianakis Naomi Watts Amy Ryan Merritt Wever (en) ![]() Jeremy Shamos Damian Young Natalie Gold Michael Siberry (en) ![]() Clark Middleton William Youmans Lindsay Duncan Paula Pell muMs da Schemer Frank L. Ridley Bill Camp Jackie Hoffman Stephen Adly Guirgis Susan Blackwell Johanna Day Benjamin Kanes | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alejandro González Iñárritu John Lesher (en) ![]() Arnon Milchan James W. Skotchdopole (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Searchlight Pictures (en) ![]() Worldview Entertainment (en) ![]() |
Ekoizle eragilea | Christopher Woodrow (en) ![]() |
Edizioa | Douglas Crise (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Antonio Sánchez |
Argazki-zuzendaria | Emmanuel Lubezki |
Jantzi-diseinatzailea | Albert Wolsky |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York eta Broadway |
Argumentu nagusia | entretenimendu industria, fame (en) ![]() ![]() |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) ![]() Las Vegas Film Critics Society Award for Best Film (en) ![]() Satellite Award for Best Film (en) ![]() Florida Film Critics Circle Award for Best Film (en) ![]() Independent Spirit Award for Best Film (en) ![]() AACTA International Award for Best Film (en) ![]() Dallas-Fort Worth Film Critics Association Award for Best Film (en) ![]() Argazkigintza onenaren Oscar Saria 87. Oscar Sariak Zuzendari onenaren Oscar Saria 87. Oscar Sariak Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 87. Oscar Sariak Film onenaren Oscar Saria 87. Oscar Sariak |
Nominazioak | Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 87. Oscar Sariak Emma Stone Soinu edizio onenaren Oscar Saria 87. Oscar Sariak Aaron Glascock (en) ![]() ![]() Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 87. Oscar Sariak Alejandro González Iñárritu, Nicolás Giacobone (en) ![]() ![]() Film onenaren Oscar Saria 87. Oscar Sariak Alejandro González Iñárritu, John Lesher (en) ![]() ![]() Argazkigintza onenaren Oscar Saria 87. Oscar Sariak Emmanuel Lubezki Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 87. Oscar Sariak Michael Keaton Zuzendari onenaren Oscar Saria 87. Oscar Sariak Alejandro González Iñárritu Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 87. Oscar Sariak Edward Norton Soinu onenaren Oscar Saria 87. Oscar Sariak Jon Taylor (en) ![]() ![]() ![]() |
searchlightpictures.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
Riggan Thomson (Michael Keaton) urte luzez Birdman superheroia antzezteagatik paper bakar honi loturik dagoen aktorea izanik, Broadwayen Raymond Carver antzerkigilearen "Zertaz Mintzatzen Ari Gara Maitasunez Mintzatzen Ari Garenean" istorio laburra antzeztuz bere ibilbideari norantza ezberdin bat ematen saiatu nahi du. Antzezlanaren estreinu eguna baina hamar egun aurretik, Rigganek bere berekoitasunaren aurka eta bere familia, aktore ibilbidea nahiz bere buruaren alde ere borrokatu beharko du.
Aktoreak
- Michael Keaton: Riggan Thomson / Birdman
- Edward Norton: Mike Shiner, Broadwayeko aktore ospetsua
- Emma Stone: Sam Thomson, Rigganen alaba eta laguntzailea
- Naomi Watts: Lesley, aktorea eta Miken neskalaguna
- Zach Galifianakis: Jake, Rigganen abokatua eta laguna
- Andrea Riseborough: Laura, aktorea eta Rigganen neskalaguna
- Amy Ryan: Sylvia Thomson, Rigganen emazte ohia eta Samen ama
- Lindsay Duncan: Tabitha Dickinson, sonako antzerki kritikaria
- Merritt Wever: Annie, antzezlan zuzendaria
- Jeremy Shamos: Ralph, Mikek ordezkatzen duen aktorea
- Akira Ito: itzultzailea
Sariak
2015ko otsailaren 22an ospatutako 87. Oscar Sarien ekitaldian filma honek 4 Oscar Sari irabazi zituen, Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Alejandro González Iñárritu), Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria eta Argizkigintza onenaren Oscar Saria. Bestalde, bi Urrezko Globo sari ere irabazi zituen, Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala (Michael Keaton) eta Gidoi onenaren Urrezko Globo Saria.
Kanpo estekak
- Birdman filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)