Bipolarizazio (argipena)
Politikan, bipolarizazioa aurkako jarrera bi nagusitzen direneko egoerari deritzo, konponbiderako beste aukerak baztertuz eta eragile guztiak bi jarrera horietako batera bultzatuz. Zenbait ikuspuntutik azter daiteke:
- ikuspuntu orokor batetik, polarizazio politikoa, jarrera politikoak bi aurkako muturretan kokatzen direneko egoera;
- Gerra Hotza deritzon garaian bizi zen egoera, non munduko herrialde asko, Sobietar Batasunaren inguruan, alde batetik, ala Ameriketako Estatu Batuen ondoan kokatu ziren arlo politiko nahiz ekonomikoan;
- bipartidismoa, herrialde batean bi alderdi politiko nagusitzen direneko egoera, batzuetan agintean txandakaturik, alderdi txikien parte hartze politikoa eragotziz;
- politika ezker eta eskuin politikoaren ardatzean garatzen deneko egoera.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.