Desoreka bipolar
Desoreka bipolarra edo psikosi maniako-depresiboa gizakiarengan izaera desberdinak txandakatzen dituen desoreka da, hots, depresio fasea eta alaitasun fasea.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Desoreka bipolar | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | gogo-aldartearen nahasmendua |
Espezialitatea | Psikiatria Psikologia klinikoa |
Sintoma(k) | mood swing (en) , Anhedonia, insomnioa, hipersomnia, Eldarnioa, Afasia, Haluzinazioa, hypersexuality (en) , Mania, hipomania, Depresioa, betealdia psychomotor agitation (en) |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | topiramate (en) , olantzapina, Gabapentina, lithium compounds (en) , errisperidona, ketiapina, Azido balproiko, Lamotrigina, klozapina, tiagabine (en) , clonazepam (en) , Karbamazepina, Lamotrigina eta transclopenthixol (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | F31.9 eta F31 |
GNS-9-MK | 296.40, 296.60 eta 296.80 |
GNS-10 | F31 |
OMIM | 125480 eta 309200 |
DiseasesDB | 7812 |
MedlinePlus | 000926 |
eMedicine | 000926 |
MeSH | D001714 |
Disease Ontology ID | DOID:3312 |
Kognizio eta gogo-aldarte ezohikoak eragiten ditu eta garuneko neurotransmisoreetako desoreka baten ondorioz gertatzen da. Desoreka bipolarra ez da aldi labur batean emozio batetik bestera igarotzen den egoera animikoa (Adb. negarrez ari denean barre egitea). Desoreka horrek hiletan edo urteetan eragiten dio gizabanakoari.
Desoreka bipolarrak berdin eragiten die gizonei eta emakumeei. Ia beti 15 eta 25 urte bitartean hasten da gaixotasun hau. Arrazoi zehatza ez da ezagutzen, baina maizago agertzen da nahaste hori duten pertsonen senideen artean. Desoreka bipolarra duten pertsona gehienek ez dute arrazoi argirik.
Faseak
DEPRESIO FASEA | MANIA FASEA |
---|---|
• Autoestima galera.
• Gogoeza. • Etsipena eta gai ez direla sentitzea. • Neke edo asperraldia. • Logale iraunkorra. • Konzentratzeko arazoak. • Gose galera. • Suizidioari buruzko pentsamenduak. |
• Bat-bateko ideiak edo azeleratutako pentsamenduak.
• Edozer gauzagatik haserretu. • Auto-estima altua. • Lo egiteko behar gutxiago. • Gehiegizko egonezina. • Pisua nahigabe irabazi. • Arduragabetasuna. • Egoera sozialei edo sexualei bideratutako jardueren handiagotzea. • Haluzinazioak. |
Sailkapena
Lau desoreka bipolar mota definitu dira: I. motako nahasmendu bipolarra, II. motako nahaste bipolarra, ziklotimia eta nahaste bipolar ez-espezifikoa.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) «DESOREKA BIPOLARRA» prezi.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |