B8 bitamina
B8 bitamina, biotina edo H bitamina izenaz ere ezagutzen dena, bitamina hidrodisolbagarria eta alkoholetan disolbagarria da, beroa ongi jasaten du eta erraz oxidatzen da. Karbono hidrato, gantz, aminoazido eta purinen metabolismoan parte hartzen du.
B8 bitamina | |
---|---|
Formula kimikoa | C10H16N2O3S |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | C1[C@H]2[C@@H]([C@@H](S1)CCCCC(=O)O)NC(=O)N2 |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | nitrogeno, sufre, karbono, oxigeno eta hidrogeno |
Mota | B taldearen bitaminak, Alkaloide, konposatu heterozikliko eta Azido karboxiliko |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | 230 °C |
Masa molekularra | 244,088 Da |
Erabilera | |
Tratatzen du | gaixotasun metaboliko |
Rola | B taldearen bitaminak eta primary metabolite (en) |
Arriskuak | |
NFPA 704 | 1
1
0
|
Identifikatzaileak | |
InChlKey | YBJHBAHKTGYVGT-ZKWXMUAHSA-N |
CAS zenbakia | 58-85-5 |
ChemSpider | 149962 |
PubChem | 171548 |
Reaxys | 86838 |
Gmelin | 15956 |
ChEBI | 1918703 |
ChEMBL | CHEMBL857 |
EC zenbakia | 200-399-3 |
ECHA | 100.000.363 |
CosIng | 32188 |
MeSH | D001710 |
RxNorm | 1588 |
Human Metabolome Database | HMDB0000030 |
KNApSAcK | C00000756 |
UNII | 6SO6U10H04 |
NDF-RT | N0000146018 |
KEGG | D00029 eta C00120 |
PDB Ligand | BTN |
Bere gabeziak muskuluetako mina, ekzema eta dermatitisa eragiten du. Depresioa eta logurari aurre egiteko erabiltzen da era terapeutikoan. Guztiz beharrezkoa da gantzen sintesi eta degradaziorako, eta baita zenbait aminoazido degradatzeko ere.
Karbono dioxidoaren transferentzia-erreakzioetan jarduten du.
Heste-flora bakteriarrak biotina ekoizten du, baina ez giza-gorputzak eskatzen duen bezainbeste. Elikagai hauetan ugari da: esnea eta esnekietan, legamietan eta okela eta animalien erraietan.
Gaur egun egunero hartu beharreko B8 bitamina kopurua egunean 200-300 μg dela onartzen da. Halere, kontu honen inguruan egindako ikerketek ez dute behin betiko emaitzarik eman.
Biotina 3 era desberdinetan agertzen da naturan: biotina aske bezala (gizakiak probestu dezakeen era bakarra), biozitina osatuaz eta sulfoxido bezala.