Bioestimulatzaileak
Bioestimulatzaileak substantziak edota mikroorganismoak dira, eta horien funtzioa mantenugaien xurgapena eta asimilazioa hobetzen duten prozesu naturalak estimulatzea , estres abiotikoa tratatzea edo ezaugarri agronomiko batzuk hobetzea da. Bioestimulatzaileak erabiltzearen helburua kalitate hobeko uztak lortzea eta laboreen arazo ohikoenetako batzuk konpontzea da, hala nola hezetasun falta, argi gutxi, etab. Izan ere, horiek guztiek galerak eragin ditzakete balio komertzialean. [1]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Lopez, Laura. (2021-04-06). «¿Qué es un Bioestimulante? ¿Cómo puede mejorar tu cosecha?» Certis Belchim (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.